Nola amaitzen da Aberri Eguna?

Nola amaitzen da Aberri Eguna?
zuzeuphoto

Pertsona adina modu egongo da ospakizunak bizi eta amaiera emateko. Aberri Egunean ere, hasi, nola hasi, denok jakiten dugu, nola segi ere bai, normalenenean manifestazio baten prozesioarekin, hitzaldiak entzutearekin… Baina gero-gerokoak, nork bere erara. Batzuek sekulako oturuntza egiten dute lagunartean, beste batzuek, zerri solomo otarteko halamoduzko bat janda aski dute. Baina bai, ia beti bada zeremonia falta bat hau amaitu da jakinarazteko balio duena.

Hemen erakusten dugun bideoan, Hendaian amaitu berri den 2009ko Aberri Egunaren azken uneak ikus daitezke. Batzuk ukondoa barra gainean jarrita zutela egin diote agur egunari, baina beste zenbaitek, dantza izan du nahiago, gero eta irlandarragoak baitirudigu urteen joanarekin. Baziren , hala ere, dantzazaleei begira egotea nahiago zutenak, dantzarako ausardiarik ez eta. Azken minutuak dira hauek, arratseko 20ak aldera, Hendaiako Gaztelu Zaharren.

[bideoa]https://zuzeu.eus/wp-content/uploads/2009/04/2009-aberri-egunaren-amaiera.mov

Nola amaitzen da Aberri Eguna?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.