Paperezko Kontzertuak: Anje Duhalde (aperitifa)

Captura de pantalla 2014-11-25 a las 9.33.58
Anje Duhalde euskal rockaren hazi izan zen Ducau eta enparauekin batera. Errobirekin hautsi zuen euskal kantautoreen supremazia, bestelako banda doinuetan jarriz enfasia. Ameriketako Estatu Batuetan topatu izan du inspirazioa, Bob Dylan eta John Hiatt bezalako artistei dien mirespena inoiz ezkutatu gabe. Baditu hainbat abesti euskarara bikainki ekarriak. Gainera ez du inoiz bere konpromiso politikoa ezkutatu. Aurretik eraman du egia. Horretaz guztiaz aritu zen Trinitate kaleko 7.enean, Aritz Zestona bidelagun zuela. Bakarlari formatuan aritu ere Garoa liburu-dendako liburu artean. Baina denok dakigu, oso jakina da, rockero zaharrak ez direla sekula akitzen. Horren adibide da Arrangoitzeko abeslaria. Erreferente bat euskal musikan.

Ekaitza bainuontzi batean