Kaleetako artista anonimoei, milesker…

Kaleetako artista anonimoei, milesker…

Kaleetako artista anonimoei, milesker…Gehienontzat musika garrantzitsua eta bizipoz iturri izan ohi dela zertzeladaz sarrera bat egin nuen aurrekoan, kaleetako musikariak estekan ikus dezakezuna nahi baduzu. Eguraldi ezin atseginagoan Donostiatik pasiatzen ibili naizen egunean, artista anonimo hauek kaleari giro eta xarma berezia ematen diotela egiaztatzeko aukera izan dut gaur… Hausnarketa sakongabe gisa zera esan nahiko nuke, ez diegula pertsona hauei merezi duten balioa ematen. Artista anonimoari monumentua egiteko eskaera egin nahi nuke hemendik, beste asko bezalaxe kulturaren soldadu anonimoak diren artista anonimo hauei, momumenturen bat merezi dutela deritzot edonon monumentuak dituzten beste pertsonai askok baina askoz gehiago…

Artista ezezagun hauen gogo eta balentria aldarrikatuz beste bideo pare bat elkarbanatu nahi dut, eta omenaldia denboran eta espazioan zabaldu, interneteko itsaso zabalean aurkitu nitueanak eta ikaragarri gustatu zitzaizkidanak.

Besterik gabe, gozatzeko….

 

Kaleetako artista anonimoei, milesker…
Gehienontzat musika garrantzitsua eta bizipoz iturri izan ohi dela zertzeladaz sarrera bat egin nuen aurrekoan, kaleetako musikariak estekan ikus dezakezuna nahi baduzu. Eguraldi ezin atseginagoan Donostiatik pasiatzen ibili naizen egunean, artista anonimo hauek kaleari giro eta xarma berezia ematen diotela egiaztatzeko aukera izan dut gaur… Hausnarketa sakongabe gisa zera esan nahiko nuke, ez diegula pertsona hauei merezi duten balioa ematen. Artista anonimoari monumentua egiteko eskaera egin nahi nuke hemendik, beste asko bezalaxe kulturaren soldadu anonimoak diren artista anonimo hauei, momumenturen bat merezi dutela deritzot edonon monumentuak dituzten beste pertsonai askok baina askoz gehiago…