“Gutik ZURA” (Zinemira), euskaldunak eta basoa

“Gutik ZURA” (Zinemira), euskaldunak eta basoa

"Gutik ZURA" (Zinemira), euskaldunak eta basoaMari Jose Barriolarren asmotik abiatuta, “Gutik ZURA” dokumentala zuzendu du Jon Maiak.

Filmaren helburua basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanak izan duen eta gaur egun duen balioa gizarteratzea da.

Dokumentala Euskal Zinemaren Irizar sarirako lehian izango da Donostiako Zinemaldian, Zinemira atalean.

.

“Euskal Herriaren idiosinkrasian basoa eta zurezko zimenduak daude”, dio lanaren sinopsiak. “Dokumental honetan aintzinatetik etorkizunerako bidaia egingo dugu lur hontako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Horretarako pertsonaia hautatuen bizi-esperientzia pertsonala eta mundu mailako adituen txori begirada erabiliko ditugu, historia eta istorio konbinaketa poliedriko baten bidez lehengo, oraingo eta etorkizuneko basoen eta zuraren gako nagusiak azalduz”.

Jon Maiak laugarren dokumentala du “Gutik ZURA”. Zuzendariaren hitzetan, “zurarena nagusiki industrialki, teknikoki, akademikoki edo pedagogikoki tratatu izan den gai bat da. Gu hori guztia tratamendu artistiko batekin egiten saiatuko gara. Historia istorioen bidez kontatuko dugu. Gure ahalegina izango da ikusleak zuraren unibertsoa, baloreak, mehatxuak, erronkak, iragana, oraina eta etorkizuna barneratzea, eta horretarako istorio pertsonalak eta gaian adituak direnek emandako gakoak konbinatuko ditugu filme dokumental baten formatoan”.

Filmaren egileak pozik dira dokumentala Donostiako Zinemaldian proiektatuko delako, Euskal Zinemaren Irizar sarirako lehian. Azpira dakarguna zuzendariak, Jon Maiak, lana aurkeztu zuten egunean emandako azalpenak dira:

.

Adar asko dituen gaia

.

Euskal Herria basotik eraikia dago

.

Euskal kulturak babesa behar du

“Gutik ZURA” Donostiako Zinemaldian:

  • Bihar, 22.30ean Principe 9 aretoan.
  • Etzi, 16.30ean Principe 9 aretoan.
Euskaldunak eta basoa
basoa, dokumentala, Donostiako Zinemaldia, Gutik ZURA, Jon Maia, Mari Jose Barriola, zinea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude