ZuZeuren erabilera baldintzak

ZuZeuren erabilera –

ZuZeuren erabilera

ZuZeu izenak adierazi nahi duen bezala, zuk zeuk ere baduzu lekua ZuZeun. Areago, hedabide hau guztion albiste-bide bihur dezagun nahi genuke zeure eskutik albisteak eta iritziak jasoz. Zeure partaidetza gabe, ZuZeu ez da bideragarria izango. Nolabait esateko, erabiltzaileek eta zuk zeuk egindako hedabide horizontala izan nahi du ZuZeuk. Baduzu zer esana, ezta?

“Giza eskubide guztiak, gizaki guztientzat” horixe du muga politiko bakar ZuZeu albistariak. Ulertu nahi duenak, uler beza. Eta euskaraz izatearena ere bai, jakina, euskara batuan oinarritutako idazkeran, preseski. Azken finean, zuk zeuk eta Internetzale euskaldunok dugun hutsartea arintzea baitu helburu albistari honek, eta denok laguntzen dugunaren neurrikoa izango da ezer izango bada. Askatasun ariketa eta plataforma izan nahi luke, adierazitako baldintzetan, eta mota eta kolore guztietako euskaldunen iritzien topaleku nahi luke ZuZeuk, euskaldunok ere kolore askotakoak baikara izan. Zuzeuko erabiltzaileak webguneko eduki eta zerbitzuen erabilera egokia egiteko eta legez kontrako edo fede onaren aurkako jardueretan erabiliko ez dituelako konpromisoa hartzen du. Izaera pribatuko mezuak ez argitaratu ZuZeun protagonisten baimenik gabe, salbuespena egin ahal izango da argitaratutakoak izan lezakeen interes publikoaren arabera. ZuZeuk ez du zertan bat etorri bertan argitaratzen diren edukiekin, eta, ondorioz, ez du zertan erantzule izan beharrik ere. ZuZeuk komunikaziorako tresna horizantala izatea du egitasmo eta, beraz, egileena eurena izanen da erantzunkizuna, izatekotan.

ZuZeuk badauka erredakzio profesional bat, baina ez erredakzio zabal eta tinkorik. Bihar edo etzi diru sarrerarik balego, finantzen soka jolas honetan, erredakzio talde zabalago bat antolatzen joatea da gogoa. Ordura artean, XORATURIKAN enpresako giza baliabideen bitartez hornituko da ZuZeu. ZuZeu bere kazetarien lanen erantzule da soilik.

ZuZeuren erabilera baldintzak

Bestalde, betiere erabilera horizontal eta zabalaren bila, ZUZEULARI eta GUGEULARIEK euren sarrerak argitaratuko dituzte. ZUZEULARIAK norbanakoak dira, eta GUGEULARIAK, ostera, talde, elkarte, enpresa eta erakundeak. Eurek argitaratuko dituzte sarrera hauek eta sarrerok moderatu gabeak izango dira, eta egilearena bano ez da izango balizko erantzunkizuna. (Horretarako bide hau). ZuZeuko erredakzioak hedabidean zerbait ez argitaratzea erabaki dezake baldin eta baten baten lana ezegokia dela irizten badio, kalitate eta eduki minimorik ez balu, troll bat delako edota ezer onik ekarri gabe, xaxatze lan hutsetan dabilelako. Gunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkigun aldaketak egingo dira, sarrerak, edukiak eta zerbitzuak orraztu, aldatu, handitu, kendu eta edo agertzen diren forma aldatu egoki deritzon moduan, gogo onenaz beti ere.

Sinadura

Erabiltzaileak beti izango du nahi duen izenarekin erregistratzeko aukera, baina ZuZeuren eskaria da, ahal dela bederen, benetako izenarekin eta zentzunez jokatzea. Biziki eskertuko den kontua da hori, ZuZeuren kalitatearen izenean.

Erabiltzaile datu eta gakoak pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erabiltzaileak gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa izango du. Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide-gakoekin, berehala jakinaraziko dio ZuZeuri.

Iruzkinak

Bestalde, iruzkinak ere libre izango dira, baina posta elektroniko bidez egiaztatu beharko da benetan helbide horretatik etorritakoak ote diren. Egileak iruzkinen jakinarazpenak jaso eta iruzkinak moderatu ahal ditu. Hala ere, iruzkin iraingarriak edo ezer onik ez dakartenak, era guztiz subjektiboan, ezabatu egingo dituzte ZuZeuko editoreek, zer esanik ez troll edo antzekorik agertzen bada. Berriz ere, denok laguntzen dugunaren neurrikoa izango da ZuZeu ezer izango bada.

Lege kontuak

  • Legeek agindu bezala, Zuzeuk beretzat bakarrik gordeko ditu erabiltzaileen aldetik jasotako datuak.
  • ZuZeuk ez du zertan bat etorri bertan argitaratzen diren edukiekin, eta, ondorioz, ez du zertan erantzule izan beharrik ere.  ZuZeuk komunikaziorako tresna horizantala izatea du egitasmo eta, beraz, egileena eurena izanen da erantzunkizuna, izatekotan.
  • ZuZeu bere erredakzio taldetik zuzenki sortutako edukien erantzule baizik ez da.
  • Erabiltzaileak, inplizitoki, argitaralpen baimenik gabeko materialik ez duela bidaliko/txertatuko onartzen du ZuZeurekin harremantzeko aurrebaldintza bezala. Zentzu honetan hutsegiterik balego, erabiltzailearena berarena litzateke erantzunkizuna eta ez, inola ere, ZuZeurena. Baldin eta balego, ZuZeuko editoreek baimenik gabeko material oro ezabatuko lukete horretaz konturatu bezain azkar. Halaber, euren aukeran da sarrerak edertzea, hornitzea, eta bertan egon daitezkeen okerrak zuzentzea.

Egile eskubideei buruzkoa

  • ZuZeu albistarian sortutako sarrera guztiak, Creative Commons lizentziapekoak dira.

by-sa_petit

Honek esan nahi du banatu, kopiatu eta zabaldu ahal izango direla ZuZeuren eduki guztiak, betiere bi baldintza onartzen badira: egilea eta jatorria aitortu, eta zabaltzerakoan lizentzia berdinarekin egitea.

Onarpena

Ulertu behar da, erabiltzaileak baldintza guztiok eta bakoitza onartzen dituela aurrez. Horrela izan ezean, ZuZeu ez erabiltzea eskatzen zaio.

Lege-oharra eta Cookien Politika

Xoraturikan S.L. gune honen jabeak uztailaren 11ko 34/2002 LSSICE legea eta abenduaren 13ko 15/1999 datu pertsonalen segurtasuneko Lege Organikoa betetzen dituela jakinarazten dizu eta horretarako honako lege oharra jakinarazi.Webgunera sartu eta bertako materialak erabiltzen badituzu, arau hauek irakurri, ulertu eta onartu egin dituzula emango duzu aditzera. Titularrak, aldizka, eguneratu egin ahal izango ditu webgunea erabiltzeko baldintzak, aldez aurretik ezer esan gabe. Era berean, webgunean egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea izango du Titularrak; hots, edukiak, zerbitzuak eta haiek aurkezteko modua aldatu, kendu edo gaineratu ahal izango ditugu.

Pribatutasuna

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduak (EB), Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO), ematen dituzun datu pertsonalak XORATURIKAN SL enpresak tratatuko dituela eta plataformaren arduraduna dela jakinaraztea eskatzen du. Titularra Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraituz, datu pertsonalak babesten ditu, bere garapen arautegia bezalaxe. DPBLOa betez, jakizu web orriaren bidez eman dizkiguzun datuak konfidentzialtasun osoz erabiliak izango direla eta fitxategi baten parte izatera pasatuko direla. Fitxategi hau, behar bezala erregistratua izan da Datuen Babeserako Espainiako Agentzian. Zure datu pertsonalak, zuk egindako eskaria erantzuteko besterik ez dira erabiliko. Gogorarazi nahi dizugu, DPBLO-n jasota dagoen bezalaxe datu hauek kontsultatu, zuzendu, ezeztatu edota kontrakoa adierazteko eskubide osoa duzula, honako helbidean info@zuzeu.com. Erabiltzaileak, ziurtatu egiten du eman dituen datuak egiazkoak direla eta bere gain hartzen du edozein aldaketa egiteko ardura. Zure datu pertsonalak tratatzen ditugu erregistratu zinen unetik, emandako onespenean oinarrituz. Izan ere, une horretan Lege Oharra onartu zenuen, eta horren barnean datu pertsonalen babeserako klausula hau jasota dago.

Cookien politika

Web orriak behar bezala funtzionatu dezan, batzuetan ezinbestekoa zaigu ordenagailutik bertara sartzen den zenbait informazio ateratzea edo identifikatzea. Aipatutako identifikazioa egiteko, egun, “cookie” izeneko fitxategi batzuk erabiltzen dira, aldi baterako zure ordenagailuan gordetzen direnak. Web orrira sartzen zarenean, honek automatikoki kontsultatzen ditu “cookie” hauek, eta honi esker, aurretik hautatu duzun hizkuntzan emango dizu informazioa edo, aurreko hautaketen araberako eduki zehatzak eskainiko dizkizu, beste funtzio posible askoren artean. Zuk zeuk zure ordenagailuko nabigatzailea egituratu dezakezu, cookie-rik onar ez dezan, baina kasu horretan, web orri horrek eskaintzen dizkizun funtzionaltasun guztiak ezin erabiltzea gerta dakizuke.

Zer da cookie bat? Cookie bat web zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategia da, berkonektatzean identifikatu ahal izateko. Cookie-ak nabigazioa errazten dute eta abantaila asko ekartzen dituzte. Esate baterako, erabiltzailearen saioa kudeatzeko edo web gunearen edukiak erabiltzailearen gustuetara egokitzeko. Cookie-ak saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saioko cookie-ak web gunea uztean urratzen dira, berriz, cookie iraunkorrak ordenagailuan data zehatz bat arte mantentzen dira.

Cookie mota desberdinak erabiltzen dira webgunean: Cookie teknikoak: Aukera ematen dutenak web gunean nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko, esate baterako, datu trafikoa kontrolatzea, saioa identifikatzea, segurtasun elementuak erabiltzea, edukiak partekatzea (youtube, vimeo,…), edukiak sare sozialen bidez partekatzea, etab. Erregistro cookieak: Erabiltzaile bat logeatu edo erregistratzen denean sortzen dira. Pertsonalizatze Cookie-ak: Aukera ematen dutenak web gunea erabiltzailearen gustuen arabera pertsonalizatzeko, esate baterako, hizkuntza, nabigatzaile mota, etab. Analisi cookie-ak: aukera ematen dutenak web guneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko, horrela web gunea erabiltzaileen nabigaziora egoki eta hobeto daiteke. Webgune honek hirugarrenen Google Analytics cookie-ak erabiltzen ditu webgunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko.

Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, erabiltzaileak bere ordenagailuan nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezake. Erabiltzaileak aukera du cookie-ak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko. Erabiltzen duzun nabigatzailean aldatu behar dituzu aukerak pribatutasuna aukeran. Chrome: https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=en  Explorer: https://support.microsoft.com/eu-es/help/17442/windows-internet-explorer-delete-manage-cookies Firefox: https://support.mozilla.org/en-US/kb/enable-and-disable-cookies-website-preferences Safari: http://support.apple.com/kb/ph5042

Jakin beharrekoa duzu cookieak guztiz blokeatuz gero, webgune batzuk behar bezala ez ikustea ekar dezakeela. Gure cookien politika lege betebeharretara edota zerbitzuan emandako aldaketetara egokitzeko alda daiteke. Aldaketa horiek honako lege ohar honetan jasoko dira eta webgunean jakinaraziko. Pribatutasun klausula, cookien politika eta erabilpen baldintzak barne hartzen dituen lege oharra onartuz, erabiltzaileak berariazko adostasuna ematen dio geure cookien politikari ere.

Loturak

Web orri honen titularrak, ez du inolako ardurarik hartzen, kasuren baten web orrian sar daitezkeen kanpoko loturengan. Hau dela eta, erabiltzailea bere ardurapean sartzen da edukietara eta hauengan indarrean dauden baldintzetara.

Legedi aplikagarria

Lege ohar hau, bere osotasunean dago Espainiako legediaren menpe. Edozein gatazka edo desadostasun izanez gero, foru aplikagarria Donostiako (Gipuzkoa) epaitegi eta tribunalei dagokiena izango da.

Xoraturikan E.M.ak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgunean argitaratuko da, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik gomendatzen dizugu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara. Milesker.

zuzeu

ZuZeu

Xoraturikan Elkarte Mugatua 

IFK: B-75001461

Gipuzkoako merkataritzako erregistroa, 2435 Tomoa, 199 orria, SS-31812, 1. Inskripzioa

ZuZeuren erabilera

ZuZeuren erabilera  ZuZeuren erabilera  ZuZeuren erabilera  ZuZeuren erabilera