Musikarien garuna ezberdina da

Garuna

garunaJuno iritsi da Jupiterrera. Marten egiten diren txangoak geroz eta luzeagoak eta geroz eta sakonagoak dira informazio aldetik. Aurkitzen den erantzun bakoitzak beste galdera bat sortu arren, badirudi espazioa geroz eta gehiago ulertzen ari garela (edo direla, batzuk). Baina milaka kilometrora dauden elementuen inguruko ezagutza garatu arren, gure lepo gaineko kilo eta erdiko laguna ez dugu kasik ezagutzen. Garuna misterio handi bat da oraindik, eta dokumental batzuetan ikusi eta idatzi batzuetan irakurri dudanaren arabera, %10-15a besterik ez omen dugu ezagutzen (edo dute, batzuk).

Neurozientzilari talde batek gure garunak musikarekin daukan harremana ikertzen jarri da. Hasieran musika entzuten dugunean gure garunek nola erantzuten zuten jarri ziren aztertzen, eta emaitzak sekulakoak izan ziren; baina musikariak instrumenturen bat jotzen ari zirela aztertu zituztenean, txundituta geratu omen ziren.

TED ezagutuko duzue jada, bertan antolatzen diren hitzartze asko bihurtu dira biralak; bada oraingoan animaziozko bideo bat egin dute neurozientifiko taldeak egindako lana eta topatuko emaitzen berri emateko.

Ez naiz neurozientzilaria, baina aurreikusi dezaket musikariei irribarre bat aterako zaizuela; niri ere atera baitzait, eta kontxo, noizbehinka harrotasun apur bat ez dago lekuz kanpo.

garuna