Dropcoin euskarara ekarri dugu, bota txanpona!

Eten gabe ari gara ZuZeuko laborategian kazetaritzaren bide berriez hausnarrean. Kazetari berrientzat plaza nahi baitugu izan. Batzuetan okertuz eta hanka sartuz, bestetan asmatuz, eta inguruan sortzen diren proiektu berriei adi beti. Arnasa Luzearen ildoari segiz, Dropcoin nafar jatorriko proiektuarekin elkarlana abiatu berri dugu gaur. Batetik, Dropcoin tresna euskarara ekarri dugu, gure komunitateko beste hedabideentzat eskuragarri egon dadin. Eta, bestetik, ZuZeun idazten duten zuzeulariek, jendearen esker oneko ordaina jaso ahal izateko.

.
dropcoin logo

Zer da Dropcoin?

Klik soil batez gustuko duzun eduki horren egileari txanpon bat botatzeko tresna da Dropcoin. Botoi honek, artiluku, erreportaje, zutabe edo elkarrizketa bat irakurri eta gustatu bazaizu, idatzi duen kazetariari 0,10 zentimo eta 2 euro arteko ordaina emateko aukera ematen dizu, borondatezko harremana sortuz eta bideratuz irakurle eta sortzailearen artean.

dropcoini buruz ohiko galderak

dropcoin nola erabili

Non dago botoia?

Artiluku, erreportaje, zutabe edo elkarrizketa ororen amaieran topatuko duzu Dropcoineko botoia. Oso erraza da egileari txanpon bat botatzea, eta ziur asko eskertuko dizula.

dropcoin botoia

dropcoin txanponak

Norentzat da diru ekarpena?

%15a Dropcoineko sistemaren kudeatzaileentzat izango da eta dagozkien zergak ordaintzeko. Hori kenduta, sarrera bakoitzean  jasotzen den diruaren erdia egilearentzat izango da eta beste erdia ZuZeu bera mantentzeko.

ZuZeulariekin harremanetan jarri eta transferentzia bidez egingo zaie ordainketa 30 euroko kopurua batzen denean. Aipatu eta eskerrak eman bide batez, ZuZeulari batzuk esan digutelako jada euren zatia ZuZeurentzat emango dutela.

 

Lagundu gustuko dituzun edukiak!


Dropcoinen inguruko informazio gehiago:
El Cuarto Poder: “Dropcoin iritsi da, atsegin dut botoia propinagaz”

.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Dropcoin euskarara ekarri dugu, bota txanpona!”-ri buruz

  • Bi galdera: diozue artikuluaren egilearentzat dela diruaren erdia, eta zuzeurentzat beste erdia. Horrez gain, %15 dropcoinentzat. Hori %115 da… bestetik, nola jasoko dute dirua idazleek? dropcoin kontu bat sortu beharko dute, ala?

    • %15-a Dropcoin sistema kudeatzaileentzat da esan bezala, eta beste %85etik izango da erdia ZuZeulariarentzat eta erdia ZuZeurentzat.
      ZuZeulariekin harremanetan jarri eta transferentzia bidez egingo diegu ordainketa 30 euroko kopurua batzen denean. Aipatu ZuZeulari batzuk esan digutela jada euren zatia ZuZeurentzat emango dutela. Bestalde, ZuZeun soldatapean ari direnek ere, ez dute jasoko.
      Aldatuko dugu albistea, ea asmatzen dugun argiago azaltzen kontu hauek guztiak.
      Milesker!