ZIENTZIAPP garatu du Elhuyarrek, zientzia-edukiak eskaintzen dituen doako aplikazioa

ZIENTZIAPP garatu du Elhuyarrek, zientzia-edukiak eskaintzen dituen doako aplikazioa

  • Zientzia-edukiak euskaraz edonon eta edonoiz eskura izateko lehen aplikazioa da ZIENTZIAPP.
  • Albisteak, audioak, bideoak eta agenda eskaintzen ditu, doan.
  • Google Play Storen eta App Storen eskuragarri.

ZIENTZIAPP garatu du Elhuyarrek, zientzia-edukiak eskaintzen dituen doako aplikazioa

Aplikazioak zientzia-eduki berriak eskainiko ditu egunero: zientzia eta teknologiari buruzko azken albisteak, bideoak eta audio-artxiboak, informazioa nonahi eta noiznahi jasotzeko, nahieran.

Eduki guztiak Elhuyar Zientzia erredakzioan aukeratu eta landuko dira. Zientzia.eus webgunean ere argitaratuko dira.

Horrez  gain, zientzia eta teknologiaren inguruko ekitaldiaren berri ere emango du, Agendaren bitartez.

Diseinu garbia eta erraza du, eta doan deskarga daiteke Google Play Storen zein App Storen.

Deskargatu aplikazioa eta izan zientzia eta teknologiari buruzko berritasunak, esku-eskura!

ZIENTZIAPP garatu du Elhuyarrek, zientzia-edukiak eskaintzen dituen doako aplikazioa

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.