Zer da KIT?

Azken aldi honetan bolo-bolo ibili da sare sozialetan Joselito euskaraz abesten agertzen den bideo hau:

Irudiak benetakoak dira, “La vida nueva de Pedrito Andia” filmekoak. Bertan Joselitok neska bati abesten dio, filmean Isabel de Mendive izena duen emakume gaztea.

Baina hau ez da harribitxi bakarra. Ziurrenik guztiok ikusi dugu “El Desfiladero de la Muerte” izeneko filma arratsaldeko Western horietan. Euskaldun batzuk mendebaldera doaz, EEBBtan, ardoa egiteko mahatsekin. Euskaldunak izan arren, ijitoen ohiturak dituzte. Hori bai, irrintzien bitartez komunikatzen dira eta indiarrei zesta-puntarekin harriak botatzen dizkiete:

Badira beste batzuk euskara zineman lantzen dutenak, adibidez Carmen eta Titanic filmeetako bi bideo hauek:

Bideoak hauek ikusita pentsa daiteke euskara edo euskaldunak zineman lantzeko duen fenomeno bat izan daitekeela KIT hau. Baina ez da hala. Bada beste bideo bat dokumental faltsu baten izaera duena:

Bideo honetan agertzen den gehiena egia da. Haydee Santamaria existitu zen, iraultzaile famatua izan da eta kulturarekin oso lotua izan da. Bukaerako abestia ez dut uste egia denik, baina argazkia montaje sinplea da, Ez Dok Amairuren argazki mitikoa hartu eta photoshoparekin edo egina.

Eta zer egiten du ekuazio honetan Franco Battiatok? Italiar kantari kitschak honako Koreografia Italiar Tamalgarria eskaintze du KIT bideo honetan:

Eta bukatzeko, Fraga turismo Ministroa zeneko bideo bat, Irunen grabaturikoa:

Hau ikusita… zer da KIT?

Kotxe fantastikoko autoaren barruan zegoena ote da akaso?

Irudia | Kotxe fantastikoko autoaren barruan zegoena ote da akaso? | Kotxe fantastikoa | LGPL

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

3 pentsamendu “Zer da KIT?”-ri buruz