Youtube, trikimailuak (III)

trikimailuak

Youtube, trikimailuak (III)Gaur “gif” bat, hots, animazio bat, nola egin azalduko dizuet, sinple baino sinpleago. Horretarako ZUZEUk daukan youtube kanaleko azken bideoa erabiliko dut adibide gisa, Donostialdeko eskola publikoen agerraldikoa.

Lehen pausoa honakoa da: behin bideoa aukeratuta, “gif” idatzi behar da “youtube” aurretik. Erran nahi baita, berezko helbidea hau bada (https://www.youtube.com/watch?v=OxW57oJkcpE) honakoa erantsi behar duzue (https://www.gifyoutube.com/watch?v=OxW57oJkcpE).

Behin hau eginda, zapaldu “enter”, eta orrialde batera birbidaliko gaitu. Bertan jada dena prest dago gure “gif” animatua sortzeko. Gure zeregina da bertan zehaztea zer segundutatik aurrera nahi dugun hasiera, eta non bukaera. Ondoren, deskargatzea besterik ez zaigu geratzen.

Kondizio bakarra www.gifs.com helbidean erregistratzea da; behin hori eginda nahi adina gif sor ditzakezu, sinple eta azkar.

gif
trikimailuakĀ  Gaur “gif” bat, hots, animazio bat, nola egin azalduko dizuet, sinple baino sinpleago. Horretarako ZUZEUk daukan youtube kanaleko azken bideoa erabiliko dut adibide gisa, Donostialdeko eskola publikoen agerraldikoa. Behin hau eginda, zapaldu “enter”, eta orrialde batera birbidaliko gaitu. Bertan jada dena prest dago gure “gif” animatua sortzeko. Gure zeregina da bertan zehaztea zer segundutatik aurrera nahi dugun hasiera, eta non bukaera. Ondoren, deskargatzea besterik ez zaigu geratzen.

Youtubeko trikimailuak (I)

Youtubeko trikimailuak (II)