Wolfram bilatzaile adimentsua sortu da

Wolfram bilatzailearen interfazea
Wolfram bilatzailearen interfazea

Interneteko teknologoen komunitatea Wolfram bilatzaile berri baten esperoan zegoen. Matemathica programa ospetsua sortu zuen Stephen Wolfram fisiko jakintsuak garatu du eta, askok diotenez, etorkizun polita dauka ikusita nor dagoen atzean. Azkenean eta alpha bertsioan, sortu da jada Wolfram motorea. Computational Knowledge Engine, hau da, Informatikako Jakintza Bilatzaile izenaren pean sortu da, Google-ren arrakasta lortu gura duen motorea. Wolframek argi-ilunak ditu, gazi-gozoa da zelanbait. Baina onena aprobak egitea da eta norberak ikustea zertarako erabil daitekeen. Esaterako, Iruña to Bilbao idatziz gero, informazio erabilgarria ematen du bi hirioi buruz eta distantziaz. Barakaldo idatziz gero ere onuragarria da Ibaizabalgo ezkerraldeko hiriari buruzko datuok jasotzea. Eta eragiketa matematikoen emaitzak ere eskaintzen dizkigu; esaterako, €80000 + %50 idatziz gero, 120.000 euroko emaitza zuzena jasotzen dugu. Bestalde, zure jaiotzaren data idatziz gero (ingelesez, jakina: Frebruary 6, 1961), datu asko jasoko duzu; estadistikoak eta haboro. Niri behintzat hori agertu zait Ez dago gaizki, aukera politak bilatzaile batek ematen duenaz haratago joateko. Beste urrats bat… baina ez dut uste Google ordezkatzeko aukera edukiko duenik. Errakuntzak ere eurrez jasoko dituzu, ni lez beste bilaketa batzuk egiten ausartzen bazara. Egizu aproba.

Berriemaile eta irakasle-ikaslea. Laikoa, aurrerakoia, nafarra... Osasuna dut futbol talde nahiena.