Spotify: Musika online eta debalde

cc-by. Jon Aslund. Flickr.
cc-by. Jon Aslund. Flickr.

Spotify bertan ia edozein musika aurki daiteke, eta izenburuak dioen bezala debalde da, publizitate pixka bat jasateko gai bagara, nahiz eta ordaintzeko aukera ere badagoen iragarkiak kenduz.

Sortu daitezkeen arazo bakarrak programa lortzean ager daitezke: gonbidapen bidez bakarrik lor daitekeĀ  instalaziorako beharrezkoa den .exe artxiboa, eta jada programa duen norbaitek bakarrik bidal diezazuke hori. Hala ere, Googlen “invitaciones Spotify” edo antzekoren bat bilatuz gero, erraza da informatikako edo teknologiako blogen batean deskarga esteka aurkitzea.

spotifyBehin deskargatuta, oinarrizko datu pertsonalak eskatzen dituen formularioa bete eta Spotify prest egongo da musika eskaintzeko. Bilaketa motorrari eta hainbat iragazki ahaltsuri esker, erraza da nahi den abestia, modan dagoena edo entzuten denaren antzekoa aurkitzea. Interfazaren aldetik, Apple-en iTunes ezagunaren antz handia du, erabilerraztasuna eta 2.0 estiloa uztartuz.