Sareko onenak, edo

Weby Awards sariak

San Franziskon hasi zen Webby Awards, baina txiki geratu zaio hamahirugarren edizio honetarako hiria, eta mundu guztira zabaltzen ditu begiak. Hazi egin da, bai kategoriatan eta baita ere Estatu Batuetatik kanpokoak direnak epaileen artean sartzeko orduan. International Academy of Digital Arts and Sciences delakoa arduratzen da lan honetaz.

Bi sari nagusi mota dira, bat epaimahaiak emanikoa, eta bestea erabiltzaileek. Lau makrosail saritzen dituzte: webak, publizitate interaktiboa, zine-bideoa linean eta internet mugikorra.

Sarituen artean, nola ez ba, betikoak: The New York Times, The Guardian, BBC, Digg albiste eranslea, Flickr… Baina baita Boston Globek antolatu duen argazki ikusgarrien lekua ere.

Lanerako gogorik gabe bazaude, egiozu klik goiko marrazkiari, edo hemen bestela, eta badukezu denbora non pasatua!

Webby Awards
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude