Asteburu honetan: Muskuiluak (tomate) saltsan

Asteburu honetan: Muskuiluak (tomate) saltsan

Asteburu honetarako, RZ azkar eta erabilgarri bat, 5 minuturen buruan hasi eta buka daitekeena. RZ erraz-erraza, betiko sukaldearen adibide eta aproposa. On egin!

Muskuiluak (tomate) saltsan

Asteburu honetan: Muskuiluak (tomate) saltsan

Osagaiak:

  • 24 muskuilu ale
  • tipulina erdi bat
  • 3 baratxuri atal
  • perrexilla
  • ardo txuria
  • erramua
  • gatza
  • piper hauts beltza
  • tomatea (aukeran)

Errezeta:

  1. Lehen pausoa muskuiluei bizarrak garbitzea da laban baten laguntzaz eta hauek uretan garbitzea gero.
  2. Baratxuri atalak eta tipulina txiki txiki egin eta zataginean su ertainetan gorritzen hasi olio koilarakada baten laguntzaz.
  3. Kolore apur bat hartzen duten momentuan, muskuilua gehitu, ardo txuri kopa, erramua eta perrexillarekin batera. Sua bizitu eta paela estali zabaltzen diren arte. Zabaltzen hasten direnean, gatz eta piper hauts pitin bat gehitu eta zerbitzatu.

Bigarren aukera:

  1. Zabaltzen hasten direnean, hauek paelatik atera eta tomatea gehitu.
  2. 5 minutuz egin su ertainetan eta zerbitzatu aurretik muskuiluak gehitu.
  3. Gatz-pipertu eta listo.


Kasu!

Muskuluekin, txirlekin bezala, kontu haundiz ibili behar da produktua freskoa eta ona izan dadin. Muskulua itxirik egon behar du, bizi eta fresko dagoen seinale.

Batere txarra ez den aukera, minutu batez egositako muskuiluak erabiltzea da. Saltsa berdin berdin egin muskulurik gabe eta amaieran 5 minutuz muskuluekin egosi zaporea har dezaten.

Gozatu eta on egin!

Asteburu honetan: Muskuiluak (tomate) saltsan

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: intxaur eta txokolate browniea

Asteburu honetan: txerri saiheskia labean

Asteburu honetan: Muskuiluak (tomate) saltsan

errezetak, Pagotxa RZk
Pagotxa

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude