Asteburu honetan: Muskuiluak saltsan

Asteburu honetan: Muskuiluak saltsan

Asteburu honetarako, lehengo asteko muskuiluak-tomate-saltsan RZ gozatu ondoren, muskuiluaz gozatzeko beste RZ erraz batekin gatoz, betiko sukaldearen adibide eta . Inon plater on, merke, osasungarri eta errazik baldin bada, hauxe da bat. Erruz ikusiko duzu Frantzia guztian eta, bereziki, itsasertzeko herrietan. Belgikan, ostera, plater nazionaltzat dute: patata frijituz lagunduta, jakina. Eta horrelaxe lortzen da guztiz osasungarria zen plater bat, ez hain bikain bihurtzea. Hori bai, moules et frites, janaldi eder bat egiteko aski eta, gainera, merkea. On egin!

Muskuiluak saltsan

Asteburu honetan: Muskuiluak saltsan

 

Osagaiak:

  • Kilo t’erdi muskuilu, Guri txikietakoak gustatzen zaizkigu prestaketa hau egiteko eta, gainera lan gutxiago ematen dute bizarrak eta oskoleko lapatxoak kentzeko orduan.
  • Tipula gorri eder bat, txiki-txiki eginda
  • Barazkiren bat: apio adar bat, azenario bat… txiki txiki eginda hau ere (Aukerakoa)
  • Perrexila, zilantroa edo gustuko belarren bat. (Zabarki moztua. Aukerakoa)
  • Basokada bat ardo zuri. Txakolinak ere balio du.
  • Gurina 100gr
  • (Ez dizugu guk esan, baina min zalea bazara, gehitu cayenatxo bat ere. Hori bai, gatzik ez erabili muskuiluek aski dute eta).

Prestaera:

  1. Muskuiluak saltsan
    Barazkiak gurinetan erregosten (Xolomo Sapiens)

    Muskuiluak ondo garbitu txorrotean bizarrak eta abarrak kenduz. Utzi xukatzen ontzi batean

  2. Kazola batean, gurinetan jarri erregosten barazki txikituak, su ertainetan, tipula gardendu eta apurtxo bat gorritzen hasi arte. Bosten bat minutu.
  3. Gehitu ardo basokada
  4. Ardoa irakiten hasitakoan, muskuiluak sartu bertara, sua igo eta kazola estali. Minutu batera, dena nahastu, horixe baita kontua: muskuiluetara saltsarekin batera barazki xehea sartea.
  5. Berriro estali eta beste pare bat minutu estalita utzi ostean, voilá.
  6. Zabarki moztutako belarra egin gainetik eta hatzekin jan. Nola, bestela?

Kasu!

Muskuiluaren oskolarekin hartzen da saltsa eta bertan diren barazki txikituak ere bai. Kontraste hori da bikaina, muskuiluaren haragia alde batetik eta barazkien testura eta kutsua bestetik batera hartzea, dena saltsak bustita. Ummm.

Muskuilu txiki hauek, Bretainia aldetik ekarritakoak izaten dira, batez ere. Oso erraz aurkituko dituzu Iparraldeko arrandegietan. Ez badaude, bi gauzagatik izan daiteke: zu baino azkarrago ibili delako besteren bat edota garaia ez delako.

Gozatu eta on egin!

Asteburu honetan: Muskuiluak saltsan

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Croque-monsieur (mixtoa)

Kuia edo kalabaza krema

Asteburu honetan: Muskuiluak saltsan

errezeta, Muskuiluak
Pagotxa

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude