Musika librea, “Audioaren Youtube”

Goear.com
Goear.com

Interneten audio fitxategiak nora igo ez nekiela-eta bilatzeari ekin nion. Badakizue; foro bat eta beste bat, eta ondoren beste bat. Googlen gora eta behera, hau irakurri, ondoren hura… azkenean Goear.com web-guneari buruzko erreferentzia bat aurkitu nuen. “Es como el youtube de los archivos de audio” jartzen zuen foro bateko sarreratxoan.

Youtuberen antzeko funtzionamendua du bai. Erregistratu eta *.mp3 motako fitxategiak igo ditzakezu, denentzat entzungai ipiniaz sarean. Talde ugariren kantak aurkitu eta jaitsi daitezke bertatik doan. Erraminta interesgarria benetan.

Jamendo, musika librearen talaia

Bada ordea barrenean musika ugari gordetzen duen beste web-orri bat: Jamendo.com. Creative commons lizentzia duten mundu osoko talde eta bakarlariek haien diskoak igotzen dituzte bertan. Web-orriak, musika eskaparatean ipintzeko aukera emateaz gain, publizitate irabazien portzentai bat ematen die taldeei. Era berean entzuleek aukera dute gustuko musikariei Pay-pal bidez diru-laguntza emateko.

jamendo.com
jamendo.com

Eman bistazo bat. Web-gune honi esker talde ugari ezagutu eta doako musika onaz gozatu ahal izan dut, benetan gomendatzen dizuet.

Ekaitza bainuontzi batean