Makur zaitezte, pekatariok, iPhone berria hemen da!

Ba ote da ditxosozko iPhone hori zer den ez dakienik? Harrituko ninduke. Telefonia mugikorrean sekulako iraultza ekarri duen gailutxo zoragarri honek bere bertsio berria izan zuen atzo arratsaldean, iPhone 3GS izenpean.

Kanpoko itxura aldatu ez den arren barneko aldaketak nabariak dira: aurreko bertsioa baino bi aldiz azkarragoa omen, bateria ordu gehiago, brujula digitala, GPSa, ahots bidezko erabateko kontrola, 32Gb… eta hau guztia Apple-ek bakarrik egiten dakien modu elegante, ponpoxo eta errazean. Hatz bat aski dugu bere ukipen pantailan barrena jira-biraka.

Baina hau guztia ez litzateke posible barnean daraman sistema eragilea guztiz eraberritu izan ez balute. iPhone OS 3.0 deitzen diote eta gailuari oraindik eta zuku gehiago ateratzekoa omen da. Ikusi egin behar. Zer esanik ez: ni bezalako iPhonero sutsuok irrika biziz gaude aipatu sistema hori esku artean izateko gure hatz punttei sua atera arteraino.

Baina dizdira duen oro urrea ez denez (ze esaldi bitxia ezta?) komentatu beharra dut atzera bultzatzen nauen puntu beltz bat: telefonia etxea. iPhone bat eskuratu nahi duen orok 2 urteko kontratua firmatu beharra du eta datu zein ahots tarifa altu xamarrak ordaindu beharra. Gure kasuan Timofoni… barkatu, Telefonica da esklusibitatea duena.

Laburtuz: iPhonero bihurtu nahi duzula? Ba presta ezazu zure poltsikoa hustualdi bikain batetarako. Ea denborarekin hau aldatzen den eta mundu guztiak eskuragarriagoa duen gailu zoragarri hau.

Nik, bitartean, plan alternatibo bat gauzatu beharko dut iPhone berria neureganatzeko (emazteak lehenago etxetik botatzen ez banau behintzat…)

Grafista, errealizadorea, editorea... "Macmaniaco" sutsua, iPhonean daramat mundua!!!