Lurreko Telebista Digitala: buruko min amaiezina

ltd buruko mina
Zure etxeko egongela.


1945ean telebistako seinale ezberdinak estandarizatu ziren eta oraindik ezagutzen eta erabiltzen dugun 4/3 aspektu formatua ezarri zen. Azken bi urteetan ltd dela eta ez dela
buruhauste ugari sortzen ari da eta etxe askotan jendea telebista berriak erosten ari da itzalketa analogikorako prestatzeko. Beste jende asko ltd irakurgailu edo “set top box”-ak erosten ari da dagoeneko etxean duen telebistak ltd seinalea jaso dezan.

Hego Euskal Herrian ltd seinaleak, ETB 3 izan ezik, 4/3 aspektuan jasotzen ditugu. ETB 3k aurrera pauso bat eman du eta bere emisioa panoramikoan edo 16/9 aspektuan ematen du. Beste herrialdeetatik urrun gabiltza oraindik, izan ere pasa den urtetik Frantzian ltd emisioa HD edo definizio altuan eskaintzen da, adibidez.

Beraz, telebista bat erosteko garaian kontutan hartzeko beste gauza bat badaukagu, beti ere egongela aparatuz bete nahi ez badugu.

Informatikan ingeniaria.

Zer duzu buruan “Lurreko Telebista Digitala: buruko min amaiezina”-ri buruz

  • LTD famatuaren kontu hau guztia lotsagarria bihurtzen ari delakoan nago ni. Izan ere, seinale analogikoaren desagerpenerako urte bete exkax geratzen zaigun honetan oraindik estaldura negargarri hau izateak pena ematen du. Hiri batzuek badute bai estaldura, baina hainbat eta hainbat tokitan aipatu estaldura ez da erabatekoa edo, sinpleki, ez dago estaldurarik. LTD bidez ikusten diren telebista kateak, tarteka, joan eta etorri egiten dira, pixelatu egiten dira… lotsagarria beraz.

    Ea piskat espabilatzen diren eta aurrera pausoa ematen duten behingoagatik.