Ikus-entzunezkoen kontsumo geraezina, mugikor eta ordenagailuetan

Ikus-entzunezkoen kontsumo geraezina, mugikor eta ordenagailuetan

Marijo Deograciasen Desplazatua blogetik:

ComScore etxeak egindako azkeneko datu-bilketaren arabera, 45 urtetik gorakoen artean igo da batez ere bideo-kontsumoa; gazteen artean baino 34 puntu azkarrago hazi da adin tarte horretan. Jakina, 18-24 urte artekoak dira oraindik ere bideo gehien kontsumitzen dutenak: %19k gutxienez astean behin ikusten ditu bideoak mugikorrean.

Ikus-entzunezkoen kontsumo geraezina, mugikor eta ordenagailuetan
Iturria: comScore’s ‘Future in Focus’

ComScore etxearen Global digital future in Focus txostenak 40 herrialdetan mahai-gaineko ordenagailuez, smartphonez eta tabletez egiten den erabilera bildu du. Bideo-kontsumoak gora egin du, oro har, bideo labur gehiago ikusten direlako; berezitasuna, 45 urtetik gorakoen artean gertatzen da: bideo gutxiago baino luzeagoak ikusten dituzte.

Hala ere, PC bidez ikusten dira bideorik gehienak (Espainian 183 bideo bisitari bakoitzeko, azkeneko hilabetean). Mugikor-erabiltzaileen artean %37,3k bideoak ikusteko egin du (2015eko ekainetik 2016ko ekainera bitartean, %5 igo da). Izan ere, euskarri anitzetan egiten den kontsumoak “ordu digital” berria sortzea eragin du, nahieran kontsumoaren ondorio gisa. Hala, telefono eta tablet bidezko kontsumoa batez ere goizetan eta iluntzetan egiten da eta PCarena, egun osoan zehar. Beraz, mugikorren erabilera-kontsumoa etengabe hazten ari da, baina  PCarena da erabilera orekatuena egunean zehar.

Beste kontu bat da, euskarri bakoitzaren erabilera mota; izan ere, sare sozialen erabileran aldea dezente hazten da, hor bai baita mugikorren erabilera nagusi.

.

Zer kontsumitzen dugu?

Baina zer kontsumitzen dugu euskarri bakoitzean? Deigarriena da eguraldiarekiko zaletasuna, batez ere mugikor bidez kontsultatzen duguna, eta entretenimendurako plataforma anitzaren alde egiten dugula. Azpiko irudiak Brasilgo erabiltzaileen zaletasunak islatzen ditu:

Ikus-entzunezkoen kontsumo geraezina, mugikor eta ordenagailuetan
Irudia: Global Digital Future in Focus (comScore)

.

Bideo-iragarkiak

Komunikabideen erronka nagusia da oraindik orain internetetik dirua irabaztea. Eta, horretan, esaterako, albisteen ikus-entzunezkotzeak garrantzia handia hartu du. Hala, ComScore etxearen datuen arabera, egunkarien webguneak dira ondoen asmatu dutenak bideoak monetizatzen eta horrek iragarleei ate berriak ireki dizkie, bai eduki berriak lantzeko zein premium eskaintzak egiteko.

Ikus-entzunezkoen kontsumo geraezina, mugikor eta ordenagailuetan
Irudia: Global Digital Future in Focus (comScore)

.

ITURRIAK

Ikus-entzunezkoen kontsumo geraezina, mugikor eta ordenagailuetan
ikus-entzunezkoak, Mugikorrak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude