Konponduta gaude

images3.jpg

Estatu Batuetan egin dute froga. Marrubi eta sagarretatik atera dute lurrina eta gero eskoletara joan dira haurrekin froga batzuk egitera. Jakinekoa zen herri horretako haurrek lehendik ere arazoak zituztela, esnea edo oilaskoa nondik datozen galdetzen zitzaienean,  arboletan zintzilikatzen diren tetrabrik ontziak aipatzen zituztela. Leienda hutsa ote? Joan dira, ba, ikertzaileak eta jarri diete haurrei muturren aurrean marrubi eta sagar lurrina. Zeren usaina duten galdegin zaienean, txanpua eta ilea leuntzeko kremarena, erantzun dute. Ederki gaude.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)