Jupiter ikusi nahi?

Jupiter ikusi nahi? –

Jupiter ikusi nahi?NASAk berrikitan zabaldu dituen irudiotan, sekula ez bezala ikus daiteke Jupiter.

Gure sistemako planetarik handiena da bera eta, gezurra badirudi ere, gasez osatutakoa da, batez ere hidrogenoz. Hala ere, bere nukleo zentralean solidoa dagoela uste da, hidrogeno horrek pisua hartzen baitu sakondu ahala.

NASAk urriaren 13an banatu zituen irudi hauek Hubble teleskopia espazialak ateratakoak dira eta planetaren errotazioa eta sekula ikusi gabeko xehetasunak eskaintzen dituzte.

Irudi hauek baieztatzen dute aspalditik aztertua den fenomeno bat, alegia, Orban Gorri Handia gero eta bilduagoa eta zirkularragoa dela: ardatza 2014an baino 240 kilometro laburragoa da gaur.

Jupiter ikusi nahi?