Japonia eta Euskal Herriko frikiok, biba zuek!

Friki, Geek, Otaku eta bestelako hitzen esanahia ezagutu, eta sarean antzekotasun edo adibideak bilatu ditugu.

Guk Albisteak 2.0 telebista saioan, Japonia eta Euskal Herriaren arteko loturetan sakondu dugu. Euskaraz mintzo den japoniarra ezagutu, eta Japon bereziki maite duten euskaldunen blogetan murgildu gara.

MTk0OA==

Zaleak hemen
Eta sarean topatu ditugun japoniar kulturari buruzko hemengo blogekin, flipatu egin dugu. Asko dira Japoniako gaiak lantzen dituztenak, han bizi izan direlako, bertan bizi eta euskaraz idazten dutelako, bertako joko edo ohiturak maite dituztelako edo auskalo zergatik gehiago. Egia dena da, japoniar kulturak jarraitzaile asko dituela, baita gurean ere.

Euskal musika han
Mundu global honetan gainera, gero eta ohikoagoa da euskal taldeek ere mundu mailako birak eta kontzertuak egitea, eta aspaldion asko izan dira japoniarren aurrean jo duten euskal musikari eta taldeak: Fermin Muguruza, Berri Txarrak, Alaitz eta Maider, Zea Mays, Gose….  Arrasateko hirukoteak Japonian grabatutako bideoarekin agurtu dugu telebista saioa. Bideo Gomendio aproposa iruditu zaigu bukaerarako. 

albisteak 2.0 webtv libre eta euskalduna  [hamaika.tv + euskalherrian.info]

Irudia | basque FREEk | euskalherrian.info | Creative Commons By SA

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus

Zer duzu buruan “Japonia eta Euskal Herriko frikiok, biba zuek!”-ri buruz