Interneten benetako funtsa, Serge Soudaplatoff-en arabera

Interes handikoa izateaz gain, oso ederra da hitzaldia, benetan.

Serge Soudoplatonoff Interneteko pionero horietako bat, liburuetan baden arren bere homonimo bat, Stalinentzat lan egin zuen komandante bat, Trotskyren hilketa eragin  zuena bera. Kasu, beraz.

Ekonomia berri baten baitan gaude. Aberastasun materiala eta aberastasun inmateriala daude. Aberastasun materiala (pizza bat) zatikatu eta banatzen duzunean, agortu egiten da. Aberastasun inmateriala (mp3) banatzen duzunean, ostera,  biderkatu egiten da”.

Erdi Aroko ipuin bat ere kontatzen du ekonomia berri horren metafora gisara, gutxi gora beherako itzulpen azkarrean dakarguna:

“Eskale gosetu bat sartu zen behin jatetxe batean, baina dirurik ez eta ez zuen deus jan ahal izan. Hala ere pozik atera zen han hartutako usainekin.

Sukaldariak epailearen aurrera eraman zuen, ordea, usaina ez zuelako ordaindu nahi eta, jakina, usainik ez zen izango sukaldariaren lana izan ezean. Usaina ere, sukaldariarena zen eta eskaleak ordaintzeke egin nahi zuen alde.

Epaileak arrazoia eman zion sukaldariari, usainik ez zen izango sukaldariaren sortu ez balu. Horregatik esan zion eskaleari ordaindu egin behar ziola eta ateratzeko zeukan txanpon bakarra patrikatik.

Eskaleak pena handiz atera zuen txanpona poltsikotik, eta epaileari luzatu zion. Honek bi hatzekin harrapatu eta txanponarekin jo zuen mahaia, txin-txin eginez. Gero itzuli egin zion txapona eskaleari.

Eeta sukaldariari begiratuta esan zion:

– Entzun duk diruaren hotsa, ez? Ba kobratu duk hire usainaren partea”

“Antzeko zerbait da Googlek gaur egiten duena, ertzetako irabaziekin aurkitu du dirua. Google ordaindu behar balitz, bihar bertan leukake porrota”

Serge Soudoplatoffen bloga frantsesez.

Serge Soudoplatoffen bloga ingelesez.

Ernest hitzaldi guztiak

MTc0Mw==

Irudia | Serge Soudoplatoff hitzaldian | zz | Creative Commons By SA

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Interneten benetako funtsa, Serge Soudaplatoff-en arabera”-ri buruz

  • Hitzaldi mamitsuak eta sakonak gustoko duenarentzat web orri hau gomendatzen diot. Hori bai, ingelesa menperatu behar duzu, sorry: http://www.ted.com/
    benetako ezuste atsegina izan zen niretzat gune hori deskubritzea lagun Ozzy baten bitartez.