Ikastaro irekiak · TaPuntu

Ikastaro irekiak · TaPuntu

ikastaro irekiakEgun puri-purian dauden gaien inguruko formazioak eskeintzen ditugu, pertsona edo entitate ezberdinentzako oso egokiak. Gure inguruan gai hauen inguruan dagoen jakinmina eta ikasi nahia dela eta hiru kurtso ireki (edonork parte hartu dezake) ematea pentsatu dugu, hiru arlo ezberdin jorratuz.

Lehen kurtsoa modu positiboan nola komunikatu ikasteko ikastaroa izango da, giza-harremanetan aditua den Ainhoa Iribar lankideak emana.

Bigarren kurtoa berriz, teknologia berrien irakaslea den Arkaitz Sukuntzak emango du eta wen-orrien SEO posizionamenduaren inguruko formakuntza saioa emango du. Hau da, webguneak bilatzaileetan hobeto kokatzen lagunduko digun ikastaroa izango da.

Hirugarrena, web-orrien diseinua ikasteko CSS3 estilo orrien kurtsoa izango da, nola erabili ikasi eta praktikan jartzeko.

Cómo comunicarnos positivamente (Gazteleraz)

¿Consideras que tienes dificultades a la hora de comunicarte con otras personas? ¿Te cuesta elegir las palabras exactas y crees que muchas veces las formas te hacen perder la razón? Si consideras que ese es tu caso, no lo pienses más y apúntate a la sesión formativa sobre cómo aprender a comunicarte positivamente.(8 horas)

  • Conceptos básicos sobre comunicación positiva
  • Diferentes tipos de comportamiento: asertivo, agresivo y pasivo
  • Obstáculos de la asertividad y claves para superarlos
  • Escucha activa y empatía
  • Técnicas asertivas
  • Asertividad en los equipos de trabajo
  • Autoanálisis

Formación impartida por Ainhoa Iribar, especialista en Recursos Humanos y formadora de habilidades sociales.

Ikastaroa Euskaraz antolatuz gero interesa izango bazenu, idatzi e-posta batformazioa@tapuntu.eus-era.

Web-orrien posizionamendua: SEO

Bilatzaile baten barne funtzionamendua menperatu nahi duzu? Zure web-orria Google-en hobeto posisionatzeko doako tresnak ezagutu nahi dituzu? Hitz gakoak bilatzeko aholkuak jaso nahi dituzu? Ikastaro honek guzti horretan lagunduko dizu, modu teoriko-praktiko batean. (8 ordu)

  • Bilatzaileen marketina
  • SEO tresnak
  • Hitz gakoak
  • Edukiaren optimizazioa
  • Barne posizionamendua
  • Kanpo posizionamendua

Arkaitz Sukuntza izango da irakaslea. Esperientzia handiko teknologia berrien irakaslea eta web 2.0 eta sare sozialetan espezializatua.

CSS3 Estilo orriak

Web-orrien diseinuan oinarrizko ezagutzak izanda, hauetan sakondu nahi duzu? CSS estiloak HTML kodean txertatzen ziren garaian ikasi zenuen web-orriak egiten? CSS menperatu arren CSS3-k ekarri dituen berritasunak ezagutu eta praktikan jarri nahi dituzu? Ikastaro honek guzti horretan lagunduko dizu, modu teoriko-praktiko batean. (10 ordu)

  • CSS3 estiloetan barneratu diren berritasunak
  • Estiloa eman nahi diogun HTMLan kontuan hartu beharreko jardunbide egokiak
  • Selektore berriak
  • Trantsizioak, transformazioak eta animazioak
  • Itzalak eta degradatuak
  • Hondoak eta ertzak
  • Testu efektuak
  • Tipografiak

Mikel Olaiz web-diseinuetako aditu eta diseinatzaile grafikoak emango ditu formakuntza saioak.

Edonork parte hartu ahal izango du, kurtso bakoitzak 70€ balio ditu; izena emateko eta informazio gehiago: http://www.tapuntu.eus/zuretzat/formazioa/ikastaro-irekiak/

Ikastaro irekiak · TaPuntu

ikastaroak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude