Hitzak bakarrik balira kutsatzaileak!

Hitzekin asmatu ez, eta bat haserretu daiteke lagunarekin eta iraindu, oihukatu eta gehiago, sakelekotik. Hor sakelekoak ez du errurik. Baina gaitzerdi, hitzak bakarrik balira kutsatzaileak!

Environmental Working Group konpainiak bere web orrian argitaratu du sakelekorik kutsagarrienen zerrenda. Zein modelok isurtzen duten erradiazio gehien eta zeinek gutxien agertzen da zerrenda horretan. Zure modeloa ere kontsulta dezakezu, horretarako propio dagoen bilatzailean.

Horren bidez bakarrik jakingo duzu, zure erradiazio bakarra hitzetan dagoen, ala mezu-tresnak ere kutsatzen duen, zuk ezer esan gabe.