Herriko tontoa, sare sozialetan errege

Umberto Eco, besteak beste edo batez ere, “Il nome della rosa” (Larrosaren izena) nobelagatik oso ezaguna den idazleak sare sozialak ahotan hartu eta eztabaida piztu du Turingo Unibertsitatean -Repúblican irakurri dugunez-; 1954an Filosofian graduatu zen horretan bertan, Honoris Causa Doktore izendatu dutenean.

Herriko tontoa, sare sozialetan errege“Horixe da Internet-en drama, herriko tontoa egiaren jabe bihurtu duela”, adierazi zuen Eco semiologoak Turingo jauregi batean zuen hitzaldian.

“Pepelerdoen inbasioa” ekarri izana leporatu zien sare sozialei. “Lehen tabernan eta txikito baten aurrean ematen ziren iritziak, gizataldea mintzen ez zutenak, haizatu ditu. Lehen isilarazten ziren iritziei Nobel Saridunen esanei besteko garrantzia eman die; pepelerdoen inbasioa eragin dute”.

Ecoren aburuz, “telebistak baleko hartua zuen jada herriko tontoa, baina Internet-ek egiaren jabe egin ditu”. Bere esanetan, komunikabideek galbahe zorrotzak beharko lituzkete, ez baita erraza ezagutzea zein iritzik merezi duen jaramon egitea. Prentsa idatziak, idazlearen aburuz, Internet-en agertutako informazioren analisi kritikoa egin beharko luke.

4 pentsamendu “Herriko tontoa, sare sozialetan errege”-ri buruz

  • Neurri batean ez zaio arrazoirik falta Ecori, baina gurera etorrita, are lazgarriagoa da zutabegintza: edonor da iritzi emaile gure hedabideetan. Ez daturik, ez ezaguerarik, ez estilistikarik… Ez deus, soilik iritzi bat eta izentxoa egiteko gogoa. Ligatzeko, aberria salbatzeko, psikoanalistari ez ordaintzeko, asperdura astintzeko… Zernahi, benetako iritzi-kazetaritza izan ezik.

  • Bai. Arras ados. Eta zuzeu.eus da salatzen duenaren adibide garbia: bahe falta, iritzi guziak berdinak balira bezala. Pepelerdo andana baten sarrera parrastaren ondo-ondoan, zer erran interesgarririk duen egile bakan-apurrak. Harri Zikinak arrazoi zuen: “iritziak ipurdiak bezalakoak dira, denok daukagu gurea”.

  • Ez dut batere argi ikusten salaketa. Herriko tontoari bozgorailu jarri diote eta arrazoi duela esan dute askok. Orduan, pentsa liteke herrian tonto bat baino askoz ere gehiago zeudela, ez hain ageri, baina han zirela, ordura arte tontoak zirela frogatu ezinik. Zein da irtenbidea? Herriko tontoari bozgorailua kendu behar zaio besteak agerian ez uzteko? Ez dut uste.

    Gustatu ala ez, intenet gure ispilua da, onerako zein txarrerako. Ikusten duzuna gustatzen ez bazaizu, ez begiratu. Galbaherek irudi finkoa eta aurretik aukeratua islatzen dutelako, erreala ez.

  • herriko listoak ez al dira sarritxo ergeletan ergeelenak?