Asteburu honetan: Haragi eta barazki lasagna

Asteburu honetan: Haragi eta barazki lasagna

Asteburu honetan: Haragi eta barazki lasagna RZ - Pagotxa RZk

Asteburu honetarako, haragiarekin gozatzeko aukera beste behin, RZ ez hain erraz bat, denak txundituta uzteko, ama eta izeba datozkizunerako edo ligatzeko RZ horietakoa. RZ honek motako askotako betegarriak onartzen ditu: ganba eta porrua, ontto, barazkiak, saltsa ezberdinak… On egin!

Haragi eta barazki lasagna

Asteburu honetan: Haragi eta barazki lasagna

 

Osagaiak:

  • 3 Pasta geruza edo plantxa
  • 40 gr gurin
  • 50 gr oliba olio
  • 110 gr irin
  • litro bat esne
  • 250 gr haragi txikitu
  • tipulina bat
  • 6 baratxuri atal
  • azenario bat
  • ardo txuri kopa bat
  • tomate pote bat
  • kuiatxo bat
  • berenjena bat
  • 6barrengorri edo  txanpinoi
  • parmesano gazta birrindu eskukada bat
  • mozzarela gazta birrindu eskukada bat

 

Errezeta:

  1. Bexamela egiteko, zartagin batean, oliba olioa eta gurina ipini su ertainean, azkeneko hau urtu arte. Urtzen den momentuan, irina gehitu mugitzeari utzi gabe pasta bat lortuz. Kolorea aldatzen hasten zaion momentuan esnea gutxinaka gehitu eragiteari utzi gabe,nahi den lodiera lortuz. Gatz puntuan jarri, sutatik atera eta gorde.
  2. Saltsa bolognesa egiteko, tipulina, baratxuriak eta azenarioa zuritu eta txiki txiki egin. Hauek, zartagi batean su ertainean gorritu eta 5-10 minutura haragia gehitu. Honek kolorea hartzean, ardo txuri kopa eta tomate potea gehitu eta dena batera 30-40 minutuz su ertainetan egosi.
  3. Kuia, berenjena eta txanpinoiak, dado txikitan moztu eta su bizitan gorritu 3-4 minutuz. Ondoren, egindako bexamelaren erdia berotu eta bertara igaro barazki dado hauek. Ondo nahasi eta gorde.
  4. Lasagna montatzeko, pastari behar duen egoste puntua eman. Ura irakiten ipini eta pasta xaflak sartu biguntzen diren arte. Ondoren, ur hotzetara igaro.
  5. Muntatzeko, molde baten laguntzaz, oinean pasta xafla jarri, gainean, bolognesa, berriz ere pasta, gainean barazki bexamela, gero, pasta eta azkenik geratzen den bexamela eta gazta birrinduak.
  6. Amaitzeko, labean 200ºtan 5 minutuz gratinatu eta zerbitzatu.

 

Kasu!

Lasagna gazta gehitu gabe egun batetik bestera hozkailuan gordetzeak, gorputza emango dio eta manipulatzea erraztuko du. Horrela, nahi izan ezkero, banako platerak zerbitzatu daitezke, gazta gehitu eta zuzenean gratinatuz.

Gozatu eta on egin!

Asteburu honetan: Haragi eta barazki lasagna

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

Asteburu honetan: Kuia edo kalabaza krema

pagotxa

Asteburu honetan: Haragi eta barazki lasagna

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!