Hadopi legea larri dabil

cc-by:choisirtoujours
cc-by:choisirtoujours

Guruzbidea gertatzen ari da lege honen  aintzinatzea Frantziako gobernuarentzat. Gora behera eta eztabaida handien ostetik, atzo eman zuen bere hitza Kontseilu Konstituzionalak: “isun eta zigorretarako Hadopi legeak proposatzen duen bidea, ez da egokia”.

Jakinekoa da Hadopi legeak zein pauso proposatzen dituen deskarga ilegalak egiten dituen erabiltzailea zigortzeko: ohartarazten duen eposta, gutun zertifikatua, internet konexio gabe uztea.

Orain Kontseiluak dio hori ez dela bidezkoa eta legearen kontra egiten den zerbait baldin bada, izatekotan, Justiziari dagokiola zigorra erabakitzea, baina ez Hadopi Goi Agintaritzari. Kontseiluak dio, halaber, Hadopi batzordeari dagokion bakarra, erabiltzailea ohartaraztea dela, eta ez, zigortzea.

Kontseiluarentzat, Internet adierazpen askatasunaren eta kontsumoaren osagaietako bat da egun.

Izanak izan, Christine Albanel Kultura Ministroak adierazi du, datorren udazkenean igorriko zaizkiela lehen eposta ohartarazleak erabiltzaileei.

Ez dirudi, gauzak dauden daudenean, korapilorik gabeko biderik daukanik Hadopi legeak bere aitzinean.

Hadopi, Internet, piratak
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude