Gorila: lagun berri bat facebooken

gorilla-copia
Sare sozialen indarra baliatu dute mundu osoan mendiko gorilaren desarpenaren arriskua zabaltzeko. Zehazki, modan dugun facebook erabiltzen ari dira. Erabiltzaileak dolar baten truke lagun berria izango du eta lagun horri gertatzen zaionaren berri izango du sarearen bidez.
Kanpaina orokor baten ekintza bat baino ez da facebooken abiatutakoa, eta arrakasta handienetakoa seguruenik.
Kanpaina osoaren euskarria webgune bat da friendagorilla.org.  Gune horretan Gorilen egoerari buruzko azalpenak emateaz gain, facebooken bidez aitabitxi edo amabitxi hartutako gorilen eguneko egoera azaltzeko bideoak jarriko dira, facebook lagunak zer egiten ari den erakusteko. Horretarako, Ugandako mendietan kamerak jarri dituzte.
Bestetik, publicitia ere baliatzen ari dira, esate baterako, ipar-amerikako aktore famaturen bat eraman dute Ugandara animaliekin egoteko.

Kazetaria eta komunikatzailea. komunikatu, komunikatu eta komunikatu. Eginbeharra eta zaletasuna.