Googlek arazoak Street View-rekin

San Franziskoko kale bat Street Viewer-en
San Franziskoko kale bat Street Viewer-en

Kamara bereziz grabatzen duen auto batek hartzen ditu irudiak eta ondoren Google Maps-era igotzen. Horixe da, batez ere, Street View,  herri edo hirietako kaleak 360 gradutako ikuspegian ikusteko aukera.

Irudi zehatz eta benetakoak eskaintzen ditu, abiatu aurretik nondik nora ibiliko zaren jakin dezazun. Baina ez ditu denak berarekin Googlek. Kanadako prentsan, esaterako, Elizabeth Denam, bizitza pribatuaren babeserako komisarioak, esana du espazio publikoetan ibiltzeak ez duela zertan ekarririk bizitza pribatuarekiko errespetu faltarik.

Eta hala, Ingalaterrako  Brougthon herrian, Googleren autotxoa kamara eta guzti ikusi zutenean, aurre egin zioten bertako biztanleek. Paul Jacobs izan zen lehena autoari erreparatzen: Nik ez dut arazorik Googlek herriak erakuts eta bultza ditzan, baina ene bizitza pribatuaren jabe neu naiz, eta ez Google.

Bere burua defendatu du Googlek, esanez, aurpegiak eta autoen matrikulak lanbrotuta agertzen direla Street View-en. Baina esan diezaiotela hori irudietako batean auto artean botaka ageri zen gizonezko hari, edo beste hari, emazteak Sex shop baten atetik irteten ezagutu zuen hari.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Googlek arazoak Street View-rekin”-ri buruz