Gauzen interneta

Gauzen interneta

Sarera konektatuta eta beraien artean hitz egiten duten gailuen garaia da. Gauzen interneta.

Aspaldi daramagu ‘gauzen interneta’ kontzeptua entzuten, internet of things (IoT) ingelesez, baina azken hilabeteetan kontzeptu hau hedatzen hasi da apurka-apurka gure etxe bizitzan sartzeko asmoz.

Gauzen internetaDefinizio tekniko bat zehaztu behar bagenu, ‘gauzen interneta’ hitzek dioten bezala, egunerokotasunean erabiltzen ditugun objetuak internetera konektatzean datza. Honela, edozein lekutan gaudela, hauek kontrolpean izango genituzke eta momentu oro guk nahi ditugun akzioak burutuko zituzten. Hau lortzeko, sistema ezberdinak ditugu gure esku. Raspberry Pi mini ordenagailu merkeenetik hasita, Arduino plaka elektronikotik pasa eta  Photon txip txikietara iritsi arte. Bide batez, esan beharra dago aipatutako hiru gailu hauek asko erabiltzen direla Maker munduan, DIY (zuk zeuk egin) filosofian oinarrituz, 3D inprimagailuekin jendeak gauza oso interesgarri zein erabilgarriak diseinatu eta eraikitzen ditu.

Gehiago irakurri: GAZTEZULO.EUS

Gauzen interneta

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.