Gatazkarik gabeko teknologia

Gatazkarik gabeko teknologia

Gailu elektroniko bat eraman ohi dugu poltsikoan, poltsan…, gau eta egun. Askorentzat, ezinbesteko bihurtu da jada gailu hori. Mugikorrez ari gara, jakina. Baina, zer dakigu haiei buruz? Zer dakigu haien fabrikazioak eta erabilerak eragiten dituen inpaktuei buruz?

Gatazkarik gabeko teknologia

Munduan telefono gehiago daude pertsonak baino: 7.200 miloi lagun eta 7.300 miloi gailu mugikorGailu bakoitzak ea 30 mineral eta metal ezberdin erabiltzen du. Gailu baten bizi erabilgarria ez du irauten bi urte eta erdi baino gehiago. Gailu asko erabiltzen ditugu eguneroko bizimoduan, jakin gabe nondik datozen, nola egin dituzten, zer gertatzen zaien bizitza baliagarria amaitzean…

Gatazka mineralen gaia jorratzeko, zertaz ari garen zehaztu behar dugu lehenik eta behin. Lehenbiziko definizioa hau dugu: gatazka, gehiegikeria edo giza eskubideen urraketekin lotura duten mineralak dira.

Mineral eta lehengai asko eta asko dituzte gure mugikorrek, tartean direla “gatazka mineralak” hau da, Kongoko Errepublika Demokratikotik eta Laku Handien eremutik ekartzen diren tantalioa, wolframa, eztainua [3T-ak esaten zaie, ingelesezko siglengatik] eta urrea. Eguneroko bizimoduan erabiltzen ditugun produktuetako askotan erabili ohi dira mineral horiek.

Gatazkarik gabeko teknologia

Bitxi eta txanpon batzuek, adibidez, urrea izaten dute, baina beste industria batzuetan geroz eta gehiago erabiltzen da metal hori: elektronikan, nanoteknologian, automobilgintzan, zein elikaduran. Burtsako babes-balio gisara ere asko erabiltzen da urrea.

3T-ak deritzenei dagokienez, berriz, tantalioa aipatuko dugu lehenbizi.Kondentsadore elektrolitikoak egiteko erabiltzen da gehienbat. Aluminiozkoen aldean, hau dute abantaila nagusia tantaliozkoek: karga handiagoa meta dezaketela, askoz txikiagoak izan arren. Horregatik dira hain garrantzitsuak tamaina txikiko gailuen fabrikazioan [mugikorrak, ordenagailu eramangarriak…]. Kongoko EDn dago mineral horren mundu osoko erreserben % 80.

Eztainua, berriz, beste metal batzuekin aleazioak egiteko erabiltzen da, haiekkorrosiotik babesteko. Latorria egiteko prozesuan, adibidez, altzairua estaltzeko erabiltzen da. Soldadura bigunerako erabiltzen da gailu mugikorretan, ordenagailuetan, autoetan eta, oro har, zirkuitu elektroniko, inprimatuetan eta transistoreetan.

Azkenik, hor dugu wolframa edo tungstenoa, zeina zulaketak egiteko eta ebaketa-tresnetarako erabiltzen den gehienbat, gogortasun eta dentsitateko handiko minerala baita. Mineral estrategikoa da, urria delako, batetik, eta aplikazio ugari dituelako, bestetik. Honako hauek egiteko erabiltzen da gehienbat: goritasun-lanparak, erresistentzia elektrikoak, altzairu-aleazioak ebaketa-tresnetarako aleazioak automobiletarako bujiak eta boligrafoak. Baita arma-industrian ere erabiltzen direnak.

Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gatazka ezaguna da mundu osoan, dituen ondorio lazgarriengatik. Orain 20 urte hasitako eta tamalez ahaztutako gatazka da, sustrai konplexu eta sakonekoa. Baina badakigu egoera larriagotu egin dela eremu hartako baliabide mineralak lortzeko eta kontrolatzeko liskarren ondorioz. Nazio Batuen eta hainbat GKEren zenbait txostenek agerian utzi dute lotura dagoelamineral horiek ateratzearen eta salerostearen eta han diharduten talde armatuen finantziazioaren artean. Handik ateratzen diren zenbait mineral gure eskuetara irits daitezke, telefono mugikorretan, tabletetan, ordenagailuetan, autoetan edo bitxietan erabiltzen baitira. Eta, hain zuzen, hori da saihestu behar duguna.

Estatu Batuetako Legearen ondoren, Europaren txanda da. Mineralen, gatazken eta gure kontsumoaren arteko loturak hautsiko dituen araudi bat lantzen ari dira.

Beraz, ALBOAN GKEaren Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainan azpimarratzen duten bezala, orain dugu aukera gure agintariei esateko arautze horren bidez jakin nahi dugula gure gailuetan dauden mineralak ez direla ari inongo gerra edo gatazkarik finantzatzen.

Gatazkarik gabeko teknologia