Frenadola

Sagardo edalontzi fin eta handi horietako bat hartu, goraino izotz koskor lehorrez bete eta honakoak gehitu:
-Hatz t’erdi vodka (ez jarri gehiegi)
-Laranja jusa egin berria (ertzeraino)
Arinki nahasi eta tragoska ederretan barrura!
Zerua, ez da?

images.jpgimages.jpgimages.jpgimages.jpg

(Doako publizitatea: Niri, izozkailutik aterta ohi dudan Absolut Vodkarekin egitea gustatzen zait. Laranja jusa egiteko alferregi banabil, ostera, Don SImon Naranja Exprimida Gran Selección erabiltzen dut, baina, jakina, ezin da zuku egin berridunarekin alderatu)

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)