FEIS-food: Facebook + gastronomia

Aurreko bi alditan Bilbon egin dute. Gaur, Donostian, Bilbon eta Gasteizen izango da, ordu berean, 19:30ean. Bilbon Barcelo Avenidan izango da; Donostian, Costa Vasca hotelean eta Gasteizen Barcelo Gasteizen. Bertan elkartuko diren guztiak facebook zaleak dira. Parte hartzaile bakoitzak sartzean jakinaraziko die antolatzaileei zer esparrutan diharduen. Hartara, arlo edo eremu berean dabiltzan beste facebook zaleekin hartu emanean jarri ahal izango da iritziak trukatzeko; Networking, alegia. Adibide bat jartzearren, saltzaile diharduena lan berean aritzen direnekin  harremanean jarriko da, aurrez aurre. Eta eztarria bustitzeko eta sabela bebetzeko afaria antolatu dute, 15 euroren truke. Oilaskoa hainbat eratan sukaldatuta jan ahalko dute denek.”Harremanak saretik esparru pertsonalera eraman nahi ditugu”, esan dute antolatzaileek…euren facebook-en bidez, noski.

Facebooken logotipoa

Irudia | Facebooken logotipoa | Ezezaguna | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.