Ez gara inmuneak

Ez gara inmuneak –

NzQ4

Hala uste baduzu, inozo samarra zara. Gainontzekook bezalaxe. Honatx aurtengo telebistako publizitatearen tarifak. 20 segundugatik 35.000 euro ordaintzera heldu daiteke iragarle bat, prime-time-en.

Astakeria galanta pentsatuko dugu hasiera batean. Baina telebista kateak ez daude publizitate faltan, telebista piztearekin nahikoa duzu hori frogatzeko. Beraz, hori guztia ordaintzen badute errentagarria delako da.

Eta errentagarria bada, salmentetan eragina duelako da. Eta gehiago saltzen badute, zuk eta nik, kontziente ala inkontzienteki iragarkietan esandakoa barneratu dugulako da.

Irudia | Telebista | Big Fat Rat | Creative Commons By SA