Euskadin Youtubek ez du inoiz dirurik emanen

Euskadin Youtubek ez du inoiz dirurik emanen

Pay Pal enpresan aritutako Chad Hurley, Steve Chen eta Jawed Karimek 2005. urteko otsailean sortu zuten Youtube, eta egun Google enpresa da haren jabe, 2006ko urriaren 10etik hona. 1.650 milioi dolarren truke erosi zuten. Kuriositate gisa, hau da plataformara igotako lehen bideoa: “Ni zooan”. 36 milioi bisita.

Ordutik hona sortu zutenei baina askoz ere jende gehiagori eman dio Youtubek jaten, tartean, youtuberrei, edukiak igotzearen truke dirua irabazten dutenei. Batzuen jarraitzaile kopurua izugarria da, hedabide internazional askok amestu ere ezin dutena. Munduan jarraitzaile gehien dauzkan youtuberra Pewdiepie da: 53 milioi harpidedun baino gehiago ditu, eta hilean 350 milioi ikusle inguru. Wikipediaren arabera, hauek dira youtuber jarraituenak:

Youtuberraren izena Harpidedun kopurua
Pewdiepie 53.061.078
HolaSoyGerman. 30.948.609
elrubiusOMG 22.868.416
Smosh 22.550.962
VanossGaming 19.882.502
nigahiga 19.117.304
Fernanfloo 19.107.236
Yuya 17.364.660
JuegaGerman 17.311.718
VEGETTA777 16.895.112
JennaMarbles 16.723.339
whindersonnunes 16.610.447
Markiplier 16.364.190
KSI 15.758.140
Dude Perfect 15.468.855
FBE 14.853.411
jacksepticeye 14.378.283
ERB 14.148.831
DanTDM 13.994.637
enchufetv 13.213.765

 

Baina Euskal Herrian youtuber hitzaren zentzua ez da berdina, Hertzainakek ondo abestu bezala Youtuberekin Rock&Rollarekin bezala gertatzen zaigulako.

Euskadin Youtubek ez du inoiz dirurik emanen

“Euskadin Youtubek ez du inoiz

dirurik emanen!

Inon baino alaiagoa izanen da,

ta zer ez da berdin”.

Munduan zehar youtuberra edukiak diru truk eskegitzen dituena da, agidanez, baina gurean ez; gurean askok, denek ez esatearren, borondatez egindako lana igotzen dute sarera, edo beren lan profesionala promozionatzeko erabili. Badira ofizio horretatik bizi diren apur batzuk, baina erdaraz egiten dutelako. Garai batean bertsolariak ez ziren bertsolaritzatik bizi, edo sorkuntzatik, bederen; urteak aurrera egin ahala gutxi batzuk iritsi dira horretara. Agian Nerea Arriolak gorpuztu duen SuperTxopek inflexio puntu bera ezartzen du eremu honetan, ogibidea edota diru sarrera batzuk ekarri dizkiolako youtuber gisa euskaraz jarduteak. Ekimen kolektibo batek bultzatu eta hedabide publiko batek kontratatu duela jakin arren, aurrekari itxaropentsu bat ezarri dela aski agerikoa iruditzen zait.

Hala eta guztiz ere euskaraz ari den youtuber batek nahi adina bisita izan ditzake, baina ezingo du zentimorik kobratu? Zergatik? AdSense Googlek sortutako publizitate sistema bat da. Honi esker, webguneen egileek izena eman dezakete publizitate testu eta irudiak txertatzeko. Iragarki hauek Googlek kudeatzen ditu, eta klik kopuruaren arabera neurtzen dira irabaziak. Kontua da AdSensek ez dituela euskarazko edukiak monetarizatzen. Ez du hizkuntza identifikatzen, eta ondorioz, ez du iragarkirik helarazten bideora. Kaixo.com orriak iaz eman zuen bere egoeraren berri adibidez, : “Orain dela aste bat Google Adsense-tik (Googlen publizitate plataformatik) posta bat jaso nuen, bertan aipatzen zen kaixo.com-ek ez zituela Google-en politikak betetzen erabiltzen zuen hizkuntza zela eta (euskara).

Hauek dira AdSensek onartzen dituen hizkuntzak:

Árabe Alemán Polaco
Búlgaro Griego Portugués
Chino (simplificado) Hebreo Rumano
Chino (tradicional) Hindi Ruso
Croata Húngaro Serbio
Checo Indonesio Eslovaco
Danés Italiano Esloveno *
Holandés Japonés Español
Inglés Coreano Sueco
Estonio * Letón Tailandés
Filipino Lituano Turco
Finlandés Malayo Ucraniano
Francés Noruego Vietnamita

Gure youtuberrak

Pasa den astean Aiora Mujikak zabaldutako zerrenda hau ere izan nuen aipagai, eta gaurkoan bertan azaltzen diren batzuk aipatu eta besteak bisitatzeko aukera jarri nahiko nuke mahai gainean berriz ere.

Euskadin Youtubek ez du inoiz dirurik emanen

“Adibide” izeneko erabiltzaileak hizkuntzarekin zerikusia duten kuriositateak ditu gogoko; ez du aurpegia ematen, eskuak erakusten dizkigu soilik. Bideo honetan euskarak dauzkan 11 galizismoren berri ematen digu; hots, frantsesetik hartutako maileguak, eta ez galizieratik, nik hasieran uste nuen bezala.

Anttonio12-ri bideojokoak asko gustatzen zaizkio, eta bi lata itsatsita dauzkan bisera zelebre batetik freskagarriak edaten ari den bitartean Eraztunen Jaunaren joko batean nola jardun azaltzen digu. Santi Leonek aspaldi galdetu zuen etxe honetan ea non zegoen gure euskal Sheldon Cooper, eta ez dakit ba, baina agian Anttonio da.

Arrano Films. Bai. Arrano Films. Bai, logoa arrano beltz bat da. Berriz ere Sortu ote dago youtuber gazte hauen atzean? Ernai agian? Ziur baietz: batetik, gaia, preso bati bisita; bestetik, nondik lortu dituzte horrelako kolaborazioak? E? E!!! Inazio Tolosa dute aktore lanetan eta! Benga ia!

Uf, eta oraindik ez gara hasi besterik egin. Ene, a zer nolako mamia dagoen hemen.

“Munduan ez da kokolorik

ez zeruan ere,

ni bezain gaizki eginen lukenik.

Euskadin Youtubek ez du inoiz

dirurik emanen!

Inon baino alaiagoa izanen da,

ta zer ez da berdin”.

Euskadin Youtubek ez du inoiz dirurik emanen
Euskadin Youtubek ez du inoiz dirurik emanen

 

 

Mairua naiz behelaino artean. ZUZEUko erredakzio kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Estellerria.

4 pentsamendu “Euskadin Youtubek ez du inoiz dirurik emanen”-ri buruz

  • Are gehiago, nahita ere, milaka bisitari izanda ere, ezingo luke dirurik atera youtuber euskaldunak. Adsense-k ez baititu euskarazko edukiak monetizatzen. Ezinezkoa da beraz, zenbakietatik aparte.

  • Benga ia?? Bai zera!!

  • Oier Aranzabal 2017-02-09 16:50

    Entzuten duzuna.

  • Arrano Films 2017-02-09 17:29

    Iruzkin polita jajajaja. Zorionez autofinantziatuak gara, gainera edukin desberdin askotako bideoak egin ditugu. Guztiak gure webean ikusgai dituzu!
    Eskerrik asko!