Etorkizuneko pantailak

ispilua

Teknologiak pauso harrigarriak emanez egiten du aurrera. Gaur ezinezkoa dirudiena bihar ohikoa izango da. Pantailen kasua da hori. Ingeniarien sormenari esker, gailu elektronikoen pantailen garapenak aukera ikaragarriak eskaintzen ari da; nahiz eta, oraingoz, teknologia hori oso gutxi batzuen esku egon. Baina pazientzia kontua da dena.

Zer pantaila mota izango ditugu gure artean hemendik gutxira?

Ondoko bideoak urte gutxi barru pertsona baten eguneroko bizitza nolakoa izango den islatzen du. Harrigarria, ez da ala? Zuk hala imajinatzen al duzu zure bizitza?