Dropcoin plataforma itxi egin dute

Dropcoin plataforma itxi egin dute –

Dropcoin plataforma itxi egin dute

Urtebeteko ibileraren ondoren Dropcoin plataformak ixtea erabaki du. Tresnak ez du izan interneko eduki sortzaileen eta erabiltzaileen artean uste zuen erantzunik.

dropcoin_txanponakNafarroan sortutako Dropcoin lanabes honek erabiltzaileei 10 zentimotik 2 euro arteko donazioak egitea baliatzen zuen edukiren bat saritu nahi bazuen norbaitek, eta, aldi berean, egileari egiten zitzaion aitortza moduko bat ere bazen.

ZUZEUn ideia asko gustatu zitzaigun, izan ere oraindik ez baitugu konpondurik nolakoa beharko lukeen izan gure eredu ekonomikoak eta planteamendua bikaina egin zitzaigun. Uste genuen, nolabait, bide berri baten urratzea izanen zela.

Beraz, eurekin bildu ostean erreminta euskaratu eta geurean jarri genuen, diru iturri txikia izango zela aurrez jakinda, baina erremintaren filosofia eta erabiltzaile eta sortzailearen arteko harremanarentzat bide egokia zela iritzita. Erabiltzaileak bere gustuko eduki eta sortzaileei laguntza zuzena emateko aukera erraza zen, eta, esan bezala, euskaraz ere nahi genuen halako tresna bat.

Badirudi erremintak ez duela interneteko komunitatearen bermerik izan. JotDown, Politikon, ZuZeu, LaCaffe, eta zerrenda luzea da lanabesa erabili dugunona, baina ez nahikoa antza… Ixtea erabaki dutenez, erraminta eta botoiak kendu egin ditugu webgunetik zuetariko batzuk ohartarazi diguzuen moduan.

Tristura sentipen batekin eskerrak eman nahi dizkiegu sortzaile eta sustatzaileei eurei, egindako lan eta aportazio saiakera honengatik, eta nola ez, baita bere bidez sos apurtxo bat jarri duzuen guztioi ere.

Milesker!

 

Bada honen atzean hausnarketa bat hunkituta gauzkana eta plazaratu nahi genukeena:

  • Nolakoa behar du izan erabiltzaileen eta eduki sortzaileen arteko harremanak?
  • Zure gustuko eduki interesgarriak jasotzeagatik sortzaile eta webguneei laguntzeko prest zeundeke? Nola?

(Eskertuko genituzke iruzkinak)

 

zuzeu.eus-logo

Dropcoin plataforma itxi egin dute

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Dropcoin plataforma itxi egin dute”-ri buruz

  • Ez dut diru aportaziorik egin egia esan behar badut, baina gustoko ditugun sortzaile, prioektu eta guneak laguntzeko ideia eta tresna egokia zen neure ustetan. Edukiak kontsumitzeagatik pagatu nahi bada hori da bidea, crowdfunding antzeko zerbait.