Biluzik eta pertika eskutan

romain-mesnil

Nike enpresak laguntzen zion lehenago, 40.000 eta 60.000 euro artean emanez urteko, baina, bat batean, utzi egin zion babes horri enpresa iparramerikarrak, eta mutila Alemaniako txapelketara ez joateko arriskuan zegoen, nahiz eta 2007ko Munduko txapelketan, zilarrezko domina irabazitakoa izan.

300.000 lagunek baino gehiagok ikusia dute bideoa youtuben, eta telekate handienetan ere ikusiko zenituzten zatiak.

Azkenean, eBay enkante sistema erabiliz, 23650 euro lortu zituen. Ez nahi zuen beste, hala ere. Batere dirurik gabeko jendea ere hasi baitzen enkantean diru mordoa eskaintzen, eta hutsean jarri behar izan zuen eBayk kontadorea.

Mesnil berak aitortu du novatada ordaindu duela, eBay ez baita enpresentzako gunea, baizik eta norbanakoentzakoa.

Eskerrak lortu duen diruari, Frantziako federazioak eta bere klubak hilero ematen dizkioten 3.000 euroak gehituko zaizkion.

pertikaria, Romain Mesnil
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude