Bideojokoen itxuraren bilakaerak ez du etenik


1985 urtean Nintendo distiratsua oparitu zizutenean harri eta zur gelditu zinen? 27 urte igaro direnean, joko horien itxurak eta oraingoenak ez du zerikusirik. Pixel erraldoietatik HD pantailetako ozta-oztako errealismora igaro gara. Adi! Itxura hobea izateak ez baitu esan nahi dibertigarriagoak direnik.

90ko hamarkadan PlayStation lehenbizikoz ikusi zenuenean bideojokoen itxurak goia jo zutela pentsatuko zenuen agian. Ordurako 3 dimentsio erabiltzen ziren eta bizitza errealean zeuden elementu gehienak pantailan ere agertzen ziren. Akats nabarmena  ezin hobetu zela uste bazenuen. Harritzeko moduko aurrerapenak egiten segitzen dute sortzaileek. Argiak, ura, itzalak, bolumenak, txinpartak, hostoak, azalak… ñabardura txikiena ere muturreraino zaintzen da orain. Erronkazale diren bideojoko egile horientzat ez dago mugarik.
Ikusi grafikoen bilakaera bideojokoen hastapenetatik gaur arte:

Laster datozen grafikoak:
1. CryEngine3 motore grafikoaren erakustaldia egin dute orain dela gutxi. Ia iraingarriak diren detaileetan eskua sartzeko aukera ematen du motore grafiko horrek. Hain da horrela, egungo PS3 eta Xbox360 bideokontsolak ez direla gai izango CryEngine3 motoreari behar besteko zukua ateratzeko. Sekulako PC bat beharko da, edo bestela hurrengo belaunaldiko bideokontsolei itxaron. Ikusi eta sinetsi.

2. Bideojokoetako motore grafikoetan beste ezagunetako batek, Unreal Enginek, laugarren bertsioa publikatuko du laster. Orain arte Unreal teknologiak grafiko onenak dituzten jokoak sortzeko balio izan du, Crysis ezaguna adibidez. Bideo bat argitaratu berri dute, Unreal Engine 4 bertsioak egin dezakeena erakusteko. Bideoak ez du ñabarduretan sakontzen baina zalantzarik ez dago harri bitxiak sortuko direla berarekin.

3. Bideo hau ez da motore grafiko baten demostrazioa, 2013 urtean argitaratuko den joko baten erakusketa baizik. WatchDogs du izena eta 2012 urteko E3 azokan laudorio gehien jaso zituen bideojokoa izan zen. Ez dago guztiz argi bideoan erakusten den bikaintasuna PS3 eta Xbox360 plataformetan gozatu ahal izango den ala PC indartsu batean besterik ez. WatchDogs jokoaren istorioak ere zaleak harrapatu ditu: hiri baten nahieran jardun zaitezke (GTAk modan jarritako sandbox ereduan) eta gailu baten bidez aparailu elektroniko guztiak zure kasa erabiltzeko aukera duzu.