Bi urtetan zehar usteldu ez den McDonaldseko hanburgesa

Bi urtetan zehar usteldu ez den McDonaldseko hanburgesa –

Bi urtetan zehar usteldu ez den McDonaldseko hanburgesa

Super Size Me (2004) dokumental estatubatuarrak agerian utzi zituen McDonalds otordu azkarreko jatetxe kateak eskaintzen zituen produktuen kalitate urria eta osasunean eragiten zituzten kalteak. Orain, Sally Davies argazkilari newyorktarrak gauza bera frogatu nahi izan du “Happy Meal project” izeneko proiektuarekin.

730 egunez, Daviesek argazki bat atera dio patata frijituz eta hanburgesa batez osatutako McDonaldseko menuari. Argazkietan argi eta garbi ikus daiteke lehengo egunetik azkenera arte “modeloak” oso gutxi aldatu direla. “Nik zaharragoa dirudit, baina menuak berdin-berdin jarraitzen du”, dio argazkilariak.

Jakiak ez dira usteldu eta ez dute lizun arrastorik. Patata frijituek lehen egunean bezain atsegingarriak izaten jarraitzen dute, ez dira apenas aldatu; beste hainbeste hanburgesak. Hori bai, ogia lehortu eta puskatu egin da toki batzuetan, eta haragia gogor-gogor eginda eta apurtxo bat uzkurtuta geratu da.

McDonalds jatetxe batera itzultzeko gogorik bai?

Proiektua Flickr-en ikus dezakezu.

Bi urtetan zehar usteldu ez den McDonaldseko hanburgesa