Azken udetako kitscha itzuli da

MjkyMg==

Ez du asko berritu Etorki gaztak, 100% basque den horrek. Iazko irudi bera hautatu du aurtengo kanpainarako, antza pozik daude orduan lortutakoarekin.

Uda profitatzen du gazta honek, batez ere, publizitate guzti nabaria egiteko. Egia esanda, ez da izanen Iparraldeko bazterretan turistarik iragarki horri erreparatu ez dioenik.

Guk ere ez diogu asko gehituko iaz esan genuenari, baina orduan bezala gaur, dutxatu berriak diruditen morrosko eder askoak ikusi berri ditugu afixa erraldoietan. After shave merke bat emanda baleude bezala.

MjkyMw==

Irudia | Euskalduna naiz eta harro nago | HEC | Creative Commons By SA
Irudia | Euskalduna naiz eta han atzeko apartamentu bat erosiko dut | HEC | Creative Commons By SA

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

4 pentsamendu “Azken udetako kitscha itzuli da”-ri buruz

  • atzo bertan pasatu ginen kale horretatik. “giri” xamar sentitu ginen hendaiako hondartzan; eta itzuleran, txirrindaz txartel horixe bera gurutzatu genuenean, (guk, hegoaldeko hiritar kalekumeok) argi gelditu zitzaigun: lekuz kanpo ginen “after shave gizon” horien purotasunaren ondoan.

  • Zer demontre! Espainian Obregon agertu ohi den bezala uda iragartzeko, Euskal Herrian udatiarren ongi etorriak ETORKI du izena. Gaztelerazko felpudo euskaraz “ongi etorri” omen zela zioen txisteko erdaldun harrituak. Bada, euskaraz eta udan paillasson/felpudo “etorki” behar luke.

  • zuzenketa: euskaraz eta udan paillasson/felpudo hitzak “etorki” behar luke.

  • bittor maortua 2010-07-21 16:13

    “Guerrilla Art” motako interbentzioa merezi zuen bai Gasna iragarki kischkizoide honek. Hegoaldeko ukituarekin bon…

    http://euskalherria.indymedia.org/images/2009/09/62918.jpg

    “Gure mutilak” Hendaiko jandarmerian sartu zirenetik… “Txoraturikan, zabal zabalik begiak/Oi Euskal Herri, gasna hoberikan, ez da Europa guztian…”