Asteburu honetan: Oilasko errea

Asteburu honetan: Oilasko errea

Asteburu honetarako, oilaskoarekin gozatzeko aukera denok gustoko dugun RZ erraz-erraz batekin. RZ honek mota askotako saltsa eta edozein espezie gehitzea onartzen du: piper hautsa, kurria,… Norberak gustoko dituenak. On egin!

Oilasko errea

Oilasko errea

 

Osagaiak:

  • Oilasko bat osorik
  • Garagardo botilatxo bat
  • Ziape edo mostaza koilarakada bat
  • Gatz koilarakada txiki bat

 

Errezeta:

  1. Labea berotzen jarri 190ºtan.
  2. Oilasko osoa labeko ontzi batean jarri, bularkia goruntz duelarik.
  3. Garagardo botilatxo bat gehitu gainetik, oilasko guztia garagardoarekin bustiz.
  4. Gainetik gatza gehitu, norberaren gustuaren arabera, koilarakada txiki bate nahikoa izaten da oilasko bakoitzeko. (Garrantzizkoa da gatza garagardoarekin busti ostean gehitzea era honetan oilaskoan itsatsirik geratzen delako.)
  5. Oilaskoa labean sartu 45 minutuz, (denbora oilaskoaren araberakoa izaten da normalean 45 minutu edo ordubete inguru behar izaten du.)
  6. Azala gorritzen zaionean oilaskoa labetik atera eta zartagi batera bota askatu duen zuku guztia.
  7. Oilaskoa labean sartu berriro eta bitartean zartagian askatu duen zukua ziape koilarakada batekin landu. Guztia loditzen den bitartean 5 minutuz.
  8. Azkenik oilaskoari gainetik eginiko saltsa gehitu eta azken minutuak eduki labean, guztiz egin dadin.

 

Kasu!

Oilaskoaren azken saltsa egiten dugunean edozein espezie gehitu; piper hautsa, kurria, norberak gustoko dituenak.

Hezurrak ere zupatuko dituzu oilasko honekin!

Gozatu eta on egin!

Asteburu honetan: Oilasko errea

errezeta
Pagotxa

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude