Argazkigintza: frankotiratzaileak

argazkigintza

Maiztasun handiz erabili izan ditut bai bideokamera baita argazkiena ere, eta askotan, gudaroste terminoekin alderatu izan ditut, ingurukoren bati entzunda edo. Bideokamera bat eskutan izatea metrailadore bat izatea bezala da, tiro-sortaka parean tokatzen den guztia grabatzea da; egoera batzuetan ahalik eta gehien, beste batzuetan enfokatuz, baina beti dena harrapatu nahian. argazkigintzaArgazki kamerarekin, ordea, frankotiratzaile bihurtzen gara; kontua ez baita jo ta su argazkiak edonola ateratzen aritzea (agian noiz edo noiz bai), baizik eta jomuga aukeratu, argia aztertu, posizioa ondo aukeratu, eta aproposena ikusten den segundoan botoiari eman.

Argazkiaren indarra unea da, segundoa, liparra, mementoa, instant zehatz hori, eta berauek islatzen duena. Esan nahi dudana hitzekin baina hobekiago ulertu ahalko duzue irudiekin. Pinterest sare sozialean jira eta bira nenbilela cubebreaker.com web orrian amaitu duk, eta 30 argazkiz osatutako itzelezko sortarekin egin dut topo. Batzuk sekulako kalitatea daukate, teknikoki, eta beste batzuk barre egiteko dira beste ezer baino gehiago; baina guztiak merezi dute segundo bat, zinez onak baitira, ene idurikoz bederen.

Bereziki tiburoiarena gustatu zait. Irudi hori lortzeko tartea ez da ezta segundo batekoa izango, zentesima edo milesima kontua izango da, baina hor duzue. Ura bezalako elementu likidoak zapia dirudi, manta malgua, izara solidoa eta transparentea. Tiburoiaren begi zulo beltzek eta hortz ilarak arreta bereganatzen dute, jakina, baina deigarriena urak animaliaren silueta nola hartzen duen ikustea da.

Edertasuna.

argazkigintza