Anonymousen mezu berria: "Adierazpen askatasunarengatik hitz egin!"

NDAxOQ==Operation Leakspin deitu diote egin nahi duten operazio berriari. Sistema guztiz erraza da. Hartu inork orain arte irakurri ez duen kable bat Wikileaksen orrialdetik. Ozen, kamararen aurrean irakurri eta bideoa youtube edo antzeko orrialdetara igo. Bertan etiketa mordoa jarri behar zaizkio, ahal izanez gero mundu guztiak bilatzen dituen hitzekin: Bieber, Tea Party… eta antzekoak. Ondoren bideoa ahalik eta leku gehienetan itsasi behar da, sarean kableen irakurketa zabalduz. Hemen ikus daiteke informazio gehiago: http://anonops.blogspot.com/

Negu Gorriakek esan zuen: “Adierazpen askatasunarengatik, hitz egin!”. Ostiral honetako Albisteak 2.0n ere abesti hori erabili genuen kontzeptu bera irudikatzeko:

Beraz… adi egon, sabotaiaren seinaleari!

Irudia | Anonymous taldea Alemanian | Anonymous Taldea | LGPL

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

2 pentsamendu “Anonymousen mezu berria: "Adierazpen askatasunarengatik hitz egin!"”-ri buruz