Zer, nori, nork eta beste galdera batzuk

Ariketa honi erantzuteko, lehenik bideoa ikusi behar duzu eta gero beraren azpian datozen galdera batzuri zehatz erantzun:

.

.
Orain, galderak:

ZER? NORI? NORK? NON? ZERTARAKO? ZERGATIK?

.

Erantzunak (edo)

    • NORI? zehatz eta mehatz ez dakigu. Jendeari, esan dezagun.
    • NORK? ere ezin jakin preseski, baina, esaten hasita ez ginateke urrutiegi ibiliko, ez da? Jar dezagun GEU garela.
    • NON? ere ez dakigu seguru seguru, Siria dirudien arren. Aleppo, behar bada.
    • ZER? hori bai dakigula, ederki baino hobeto.
    • ZERTARAKO? hor bai galtzen garela, kobazulo baten barruan itsua baino gehiago.
    • ZERGATIK? ahaztu zaigu.

 

Zer, nori, nork eta beste galdera batzuk
Aleppo hiri zaharra, suntsitu aurretik (Egin klik gainean argazkia handitzeko)
Zer, nori, nork eta beste galdera batzuk

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.