Zenbateraino zara espainola?

Zenbateraino zara espainola?Hiritartasuna lortzeko azterketak. Sarri ikusiko zenituen estatubatuetako filmetan, AEB-etan legez sartzeko azterketak prestatzen dabiltzan bazter guztietako etorkinak, Asiakoak, Hego Amerikakoak…

Azterketak, bai, non hizkuntza ez ezik herrialdearen antolaketa politikoari buruzko galderak egiten diren, historia eta geografiari buruzkoak eta are, baita kontu soziokulturalei edo telebistako famatuei buruzkoak ere.

Bada Espainiako Gobernuak antzeko froga bat ezarriko die espainiar hiritartasuna lortu gura duten etorkinei. Jada onartua dago azterketa, eta hilabete honen bukaeran, urriaren 29tik aurrera egingo da.

Oinarrizko hizkuntza azterketaz gain, gazteleraren ezagupena frogatzeko, noski, hogeitabost galderako test bat erantzun beharko du Espainola izan nahi duenak. Azterketa Instituto Cervantes-ek prestatu du; 300 galdera orokor daude ikasgai, bost ataletan banatuak. Froga gainditzeko, gutxienez 15 galdera ondo erantzun beharko dira, hau da, azterketaren %60.

Orrialde honetan dituzu azterketa ereduak.

 

Des-espainiartzen

El Huffington Post hedabideak froga propioa egin eta horietako test bat betetzera xaxatu ditu irakurleak, “Gaindituko zenuke espainiar hiritartasuna lortzeko azterketa?” galdera eginda. Eta esperimentu aproposa begitandu zaigunez, guk ZUZEUra dakargu erronka, alderantzizko asmoarekin: Zenbateraino zara espainola? 

Azterketako 25 galderetatik gutxienez 11 akats beharko genituzke Hego Euskal Herritarrok Espainiak errefusatu gaitzan eta… metodo hau erabilita, begitantzen zaigu euskaldun gutxik lortuko dugula `Espainiarekiko´ independentzia.

FROGA:

Zenbateraino zara espainola?

1- Espainiako Konstituzioaren arabera, subiranotasun nazionala herriari dagokio, eta harengandik jasotzen ditu…

  • Autonomia estatutoak.
  • Estatu botereak
  • Estatuko lege organikoak.

 

2- Estatu burua…

  • Kanpo Harremanetarako ministroa da.
  • Gobernuko Presidentea da.
  • Erregea da.

 

3- Hauteskundeak deitzea…

  • Erregeari dagokio.
  • Gobernuko Presidenteari dagokio.
  • Barne Ministroari dagokio.

 

4- Erregeak izendatua izan baino lehen, Gobernuko Presidenteak…

  • Diputatuen Kongresuko oneritzia behar du.
  • Bi Ganberetako oneritzia behar du.
  • Senatuko oneritzia behar du.

 

5- Botere legegilea…

  • Presidenteari eta ministroei dagokie.
  • Epaile eta magistratuei dagokie.
  • Diputatu eta senatariei dagokie.

 

6- Botere judiziala…

  • Epaile eta magistratuek osatzen dute.
  • Diputatu eta senatariek osatzen dute.
  • Ministroak eta Presidenteak osatzen dute.

 

7- Hizkuntza koofizialen irakaskuntza…

  • Probintzietako gobernuei dagokie.
  • Estatuari dagokio.
  • Autonomia Erkidegoei dagokie.

 

8- Nortzuk hartzen dute Autonomia Erkidegoetako gobernuetan parte?

  • Lehendakari eta kontseilariek.
  • Alkate eta zinegotziek.
  • Presidente eta ministroek.

 

9- Espainiarrek botoa eman dezakete…

  • 18 urtetik aurrera.
  • 16 urtetik aurrera.
  • 21 urtetik aurrera.

 

10- Europar Batasuneko eta Espainian bizi eta elkarrekikotasun hitzarmenak dituzten herrialdeetakoek, botoa eman dezakete…

  • Hauteskunde autonomikoetan.
  • Hauteskunde Orokorretan.
  • Hauteskunde Lokaletan.

 

11- Heziketa orokorra (Lehen eta Bigarren hezkuntza, 6urtetik 16ra bitartekoa) derrigorrezkoa eta doanekoa da.

  • Egia.
  • Gezurra.

 

12- Espainiar hiritartasuna dutenek lan eta kargu publikoak hartzeko eskubidea dute.

  • Gezurra.
  • Egia.

Zenbateraino zara espainola?

13- Espainiarrek eskubidea dute bizilekua hautatu eta lurralde nazionalean zehar batetik bestere libre ibiltzekoa.

  • Gezurra.
  • Egia.

 

14- Zein Autonomia Erkidego osatzen dute Alacant, Castelló eta Valentziak?

  • Asturiasko printzerria.
  • Andaluzia.
  • Valentziako Erkidegoa.

 

15- Kanariaseko klima…

  • Mediterraneokoa da.
  • Ozeanikoa da.
  • Subtropikala da.

 

16- Hauetako zein museo dago Bilbon?

  • Guggenheim Museoa.
  • Thyssen Bornemisza Museoa.
  • Reina Sofía Museoa.

 

17- Zein da Penélope Cruz-en lanbidea?

  • Gitarra jolea da.
  • Abeslaria da.
  • Aktorea da.

 

18- Zein da Cadiz eta Kanarietako festarik ospetsuena?

  • Aste Santua.
  • San Ferminak.
  • Inauteriak.

 

19- Zenbat urterekin zaude NAN agiria izatera derrigortua?

  • 16 urterekin.
  • 14 urterekin.
  • 18 urterekin.

 

20- Hauetako zein da familia ugari bat Espainian?

  • Bi seme-alaba dituen bikotea.
  • Seme-alaba bakarra duen bikotea.
  • Hiru seme-alaba dituen bikotea.

 

21- Seme bakarrarengatik amatasun baja orokorra, Espainian…

  • 20 astera bitartekoa izan daiteke.
  • 16 astera bitartekoa izan daiteke.
  • 10 astera bitartekoa izan daiteke.

 

22- Nola deitzen da Televisión Española telebista publikoko albistegia, 15.00etan eta 21.00etan zuzenean emititzen dena?

  • Telediario.
  • Telenoticias.
  • Noticiario.

 

23- Hauetako zein gai esportatzen du Espainiak kantitate handitan?

  • Lekale eta fruituak.
  • Kafea.
  • Gas naturala.

 

24- Zein da Espainian larrialdietarako telefono bakarra?

  • 911.
  • 060.
  • 112.

 

25- 750 ml.-ko ur botila bat erosten badugu…

  • Litro bateko botila erosten ari gara.
  • Litro erdiko botila erosten ari gara.
  • Litro 3/4-eko botila erosten ari gara.

 

Hemen beste froga bat, El Pais-eko blog batek egina 50 galdera ezberdinekin.

 

4 pentsamendu “Zenbateraino zara espainola?”-ri buruz

  • Ba nik ustet Espainiatarren % izugarri haundia ez dela Espainiatarra, Gran Hermanako guztiak adbibidez.
    Bartzelonan jaiotakoen Gentilizioa? Zer da Gentilizioa? La sagrada Familia?
    Asturiaseko Kapitala? Almeria.
    Nor zan Naranjito? Ez dakit.
    Katalan bati , 92ko olimpiadak nun izan ziran? Ez dakit.
    54+18? Ez dakit.
    Ze estatukoa da Gibraltar? Ez dakit. Espainia?
    Zenbat Erkidego autonomiko daude? 8.
    Zer zera Cristiano Ronaldorekiko Koetanioa bazera? Zer da Koetaneo?
    Nor izan zan “demokraziako” lehen presidentea? Ez dakit.

    Ta gauza da horrelako asko ta asko daudela, ta hori arazo izugarria da edozein herrientzako, ta izugarri ona agintarientzako.

    Ta eskerrak zerbaitetaz jakitea ez nauela inongoa egiten.

  • Eta hemen, Euskal Herrian, euskaltasunari buruzko azterketa bat bat egingo bagenu, zeintzu izango litrateke emaitzak?.