Zenbat kobratzen dute izarrek?

cc-by-sa: manfred-werner-wikimedia
cc-by-sa: manfred-werner-wikimedia

Uzbekistangoak bazeukan bere zera. Izan ere diktadura bat da hangoa eta inork ez du nahi jende gaiztoaren ondoan agertzerik. Horregatik izango zen hain altua Bellucciren prezioa. Baina ez da bakarra bere irudia garesti saltzen duena.

Gurean ere maiz ikusten dira kanpotik egun baterako fitxatzen diren pertsonalitateak. Donostiako Zinemaldiak jotzen du horretan goia, baina edozeinek antolatzen ditu gaur hitzaldiak edo antzekoak, nazioartean sona duten jendearekin.

Frantzian ongi antolatutat dute kontua Glamspeak deitzen den gune  batean, edota Plateforme deitzen den beste batean. Hitzaldia ematekop norbait behar baduzu, edo zure ekitaldiari distira apur bat gehitu nahi badiozu, badakizu non hasi bila.

Baina benetako izarak nahi badituzu, Estatu Batuetara jo beharko duzu. Celebrity Speakers-era, esaterako, baina benetan nahi baduzu zeuk antolatutakoa hedabide guztietan agertzea, onar iezaguzu aholkua eta zoaz hona.

Zenbat ordaintzen zaie, baina?

Denetarik dago.

1.000€ inguru kobratuko dizu hitzaldi bategatik, ia inork ezagutzen ez duen espezialista batek, ia beti Unibertsitateko irakasle edo antzeko.

5.000€ behera ordainduta lortu ahal izango dituzu Natacha Amal bezalako antzezleak, Pierre Rousselin kazetaria edo ekonomista entzutetsuren bat.

5.000-50.000€ tartera jotzen baduzu, asko zabalduko zaizu aukera eta kirolari ospetsu izandakoak eta politikari ohiak hurbilarazi ahal izango dituzu. Baita Bernard Henry-Levy filosofoa ere, 30.000€ ematen badizkiozu (eta hotela, eta jana, eta edana, eta garraioa…) eta baita Gerard Depardieu aktorea ere, bostehun euro gehituta

50.000-200.000€ artean, antzezle ospetsuak eta estatuburu izandakoak etorriko zaizkizu: Bill Clinton (200.000 hitzaldiko), Giscard D’Estaing (80.000), Alan Greenspan (150.000) edo Joseph Stiglitz Nobel Saria ere (50.000).

200.000- milioi batetik gora, mundu mailako ikurrak ekar ditzakezu. Paris Hilton, esate baterako (200.000€) edo Britney Speras (milioi bat). Paul McCartney (900.000 libera esterlina eta Elton Johnek milioi bat moneta beretik.

Ez harritu, badira garestiagoak eta. Esaterako Rolling Stones taldeak 11’5 milioi dolar kobratu zizkion 2002an milionari0 estatubatuar bati, bere urtebetetze jaian perfomance bat egiteagatik.

Ezagutzen den errekordik garestiena ere eurena da: Londreseko Hard Rock kafean 40 minututan agertzeagtik, 13 milioi dolar. Baduzu non aukeraturik.

izarrak
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude