Zenbat iraun dezake pertsona batek jan gabe?

OTYy

Espainiako eta Marokoko politikariak eztabaidan dabiltzan bitartean, Aminetu Haidarren gorputza, bizitza, itzaltzen ari da. 31. eguna du gaurkoa eta medikuek esan dutenez, jada atzera bueltarik ez dituen ondorioak pairatuko ditu ekintzaile sahararrak, bizirik irtetzea lortzen badu.

Biologian esan ohi da, hirua dela gizakiaren biziraupenaren zenbakia. Hiru minutu airerik gabe, hiru egun urik edan gabe eta hiru aste ezertxo ere jan gabe. Horixe da iraun dezakeguna. Noski datu orokor bat da, pertsonaren araberakoa baita bizirauteko gaitasuna.

Bi hilabetetik gora iraun zutenen adibideak baditugu. Bobby Sands, IRAko kidea, adibidez, gose grebaren 66. egunean hil zen. Baina ez da ohikoa. Sands-en protestak amaiera beltza izan zuen eta Haidarrena ere, zoritxarrez, bide horretan doa.

Egunak, 12 azukre koskorrekin eta urarekin pasatzen ditu Aminetuk, baina ez da nahikoa, noski. Eguneko gizabanakook behar ditugun kalorietatik urrun dago. Burmuinean jada lesioak izango dituela jakinarazi dute medikuek, eta oraindik kalteak norainokoak diren ez jakin arren, kalteak izan izango dituela ziurtatu dute.

Marokok eta Espainiak beraz, ez lukete zoriaren eskutan utzi beharko Aminetu Haidarren biziraupena. Kontua ez baita soilik bizirik ateratzea, baizik eta onik ateratzea. Hori etxera itzultzen uzten badiote, soilik gertatuko da.

Irudia | Ura | Not here | Creative Commons By SA
aminetu haidar, gose greba, Sahara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude