Zeelanda Berriak bandera zaharra erretiratu nahi du

Zeelanda Berriak bandera zaharra erretiratu nahi du

Euskal Herrian banderekin ditugun borrokak konpontzea falta zaigunez, besteren eztabaidetan muturra sartzea terapia labur eta sanoa izan daiteke. Hartara, Zeelanda Berriak martxoan egingo duen erreferendumaren harira badugu geuk ere iritzia. Kontua da Union Jack britainiarra duenaren 1902koari alternatiba bila dabiltzala. Abuztuaren 10ean aurkeztu dituzte bandera berria izan daitezkeen 40 ikurrak.

Hiru arrazoi dituzte horretarako: 

  • Australiakoaren antzekoegia da, eta horrek arazoak sortu ditu.
  • Erresuma Batuarekiko lotura handiegia du estatu independente bat izateko.
  • Maori jatorriko eta beste etnietako bizilagunak ahazten ditu.

Zeelanda Berriak bandera zaharra erretiratu nahi du

Prozesua

Iraila erdialdean politikari, kulturgile, irakasle eta ospedun hamabi gizon-emakumek aukeraketa egingo dute, gaur mahai gainean dauden 40 banderetatik lau hautatuz. Orduan hasiko da bi faseko erreferenduma, beti ere, posta bidezko botoarekin. Lehenak, bandera berria izan daitekeen lau horietatik bat aukeratuko du. Herritarrei eskatuko zaie lau banderak gustuko dituzten ordenean jartzea. Irabazleak, gerora, martxoan, gaur egungo banderaren aurka lehiatu beharko du aldaketa gauzatu dadin.

Gehiago (NZ Herald): Forty flags, and only one with a Union Jack – so which one is best?

Diseinuak

Zilarrezko luma da Zeelanda Berriak nazioartean duen ikur ezagunena. Kirol taldeek erabiltzen dute, ‘All Black’s’ errugbi talde ezagunak esaterako. John Key lehen ministroaren faboritoa da, atzekalde beltzarekin (11).

Hego hemisferiotik ikusten diren lau izarrek osatzen dute hegoaldeko gurutzea. Gaur egungo Zeelanda Berriko banderan agertzen dira, baita, bitxikeria gisa, Brasilgoan ere.

Maorien sinboloetakoa da “Koru” espirala. Mugimendu etengabea eta jatorriarekin lotura irudikatzen duen espirala. Zuzenean jatorrizko herriei egiten die erreferentzia.

Erresoluzio handian ikusteko hemen.

Zeelanda Berriak bandera zaharra erretiratu nahi duZeelanda Berriak bandera zaharra erretiratu nahi du. Euskal Herrian banderekin ditugun borrokak konpontzea falta zaigunez, besteren eztabaidetan muturra sartzea terapia labur eta sanoa izan daiteke. Hartara, Zeelanda Berriak martxoan egingo duen erreferendumaren harira badugu geuk ere iritzia. Kontua da Union Jack britainiarra duenaren 1902koari alternatiba bila dabiltzala. Abuztuaren 10ean aurkeztu dituzte bandera berria izan daitezkeen 40 ikurrak.

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Zer duzu buruan “Zeelanda Berriak bandera zaharra erretiratu nahi du”-ri buruz